Samuel Beckett vs. Quentin Tarantino
Paul Austerri esker ikasi genuen denok garela denon pertsonaia. Mentalki birsortzen dugula elkar, keinuetan eta esaldietan mamitzen garela, eta keinu eta esaldi horiek beste inoren keinu eta esaldiekin txirikordatzen direla gero, “errealitatea” deitzen diogun eremu lauso horretan. Eta eremu horren ardura hartzea dagokiola literaturari, lausotasun horretatik zentzuzkoa, beldurgarria, samurra, gordina, sakona eta dibertigarria den zerbait erdiesten saiatuz. Dena batera, ahal balitz.
Auster entretenimenduzko literaturatik literatura klasikora doan zubi bat dela esan izan da. Becketten eta Tarantinoren artean dagoen katebegi galdua. Road movie baten erdian Keats-en poema bat aterako dizu mahukatik, edo Kafkaren edo Joyce-en bizitzako pasarte bat harira ekarriko, abenturaren eta peripezien pultsua batere galdu gabe. Desagertu eta gutxien esperotakoan berriro... Read more
Ecotopías
Frente a un mundo al borde del precipicio, con una crisis humanitaria y ecológica innegable, parece que nuestro imaginario se complace en nutrirse de ficciones de colapso y apocalipsis como vía de escape. Pero ¿qué tal si empezamos a vislumbrar otros futuros? Futuros factibles, vertebrados por el cuidado de la naturaleza y de las personas. Solo es preciso imaginarlo primero, con intensidad e inspiración, para que pueda tomar cuerpo.
Bajo esta premisa, Greenpeace reunió a un grupo de dibujantes y guionistas de cómic que, arropado por la editorial Astiberri y con la orientación de personas expertas y la inspiración de iniciativas sociales reales, decidió ponerse a imaginar. El resultado es este conjunto de relatos, potentes artefactos visionarios con un objetivo común: imaginar el futuro para cambiar el presente.
Participan en Ecotopías: Darío Adanti, Flavita Banana, Miguel Brieva,... Read more
Zirriborroak eta gero
Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk.
Consonnik argitaratu du bilduma, euskaraz zein gaztelaniaz.
Harria, papera, guraizeak
Ondo
egokitzen zaigun mito greziar baten bila hasita, zaila da Sisiforena baino
aproposagorik topatzea. Harria (zer bestela?) mendi gailurrerantz (nora
bestela?) eraman nahi duen Sisiforen ahalegin eskergak zigorra du sari. Iritsi
aurretik maldan behera eroriko da harria eta berriro hasi beharko du aldapan
gora hari bultzaka. Izan ere, gure amesgaiztoa hitz bitan laburbil liteke:
zerotik hasi. Eta ez diogu zentzu metafisikoan soilik. Zentsura sistematikoaren
guraizeak iraganeko kontu ziruditenean etorri ziren Egin eta Egunkariaren
itxierak, eduki zehatzei bainoago egitura osoei zegozkienak. Artazi haiekin
ahots kordak moztu zizkigutela sentitu genuen; ez zen kolpe bat izan, mutilazio
bat baizik.
Urte lar pasa ditut bere burua hegemonikotzat duenak txokokeria aurpegiratzeko egiten digun “zergatik euskaraz idatzi?” galderari edukatuki erantzuten... Read more