Askatasunaren kalabazak
1985ean ikusiko nuen estreinako aldiz Kalabaza tripontzia Lasarte-Oriako Teodosio zineman (gaur egun Manuel Lekuona Kultur Etxea). Urtean behin edo bitan baino errepikatzen ez zen ezohiko festa zen ikastolako ordutegiari muzin egin eta Teodosiora joate hura –leku berean ezagutuko nuen gure belaunaldiari arrasto sakona utzi zion aparteko mimo horren lana ere: Peter Roberts–. Lepo bete genuen ikastolako umeok aretoa gertakari miresgarri haren lekuko izateko. Hamar urte baino ez geneuzkan eta euskaraz ekoitzitako luzemetrai animatu bat ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Hala adierazi zitzaigun eta hala genuen barneratu: pribilegiatuak ginen, zerbait garrantzitsua ikustera gindoazen. Gure mundu globalizatu honetan, noiz sentitzen ote du gaur haur batek euskara zirrara batekin lotzen duen zerbaiten lekuko pribilegiatu dela? Zenbat bider urtean? Nekeza egiten zait... Leer más
Ehun hitz
Ukaezina da azken berrogei urteotan euskarak aurrera egin duela. Hutsuneak hutsune, asko lagundu dute horretan hezkuntzak, euskarazko komunikabideek, argitaletxeek, euskaltegiek, eta abarrek. Kulturari eta hizkuntzari lotutako egitura klandestino, ahul eta boluntaristak zirenak egonkortu egin dira (txiki eta hauskor izaten jarraitzen duten arren, ez gaitezen engaina) eta geure belaunaldiak, gutxi-asko, euskaraz bizi ahal izan du, gurasoen nekerik gabe. Bai, ala? Bai eta ez. Debekatuta zegoen garaian bere zituen abangoardiaren igurtzia eta erresistentziaren xarma galdu ditu euskarak. Klik bakarrean oka egiteko adina kantu eskura ditzakeen gazte bati zaila da Iparraldera joan eta Mikel Laboaren disko bat estraperloan ekartzen zuenaren poza azaltzea. Cool hitza existitzen ez zen garaian zen cool euskara. Hilzoriko, egia, baina cool... Kasu, Unai Iturriagak Jakin aldizkarako egin zuen... Leer más
Ponte en tu tarta
Moyua plazako armarri frankistari arranoa kendu-ez-kendu eztabaida ez da berria. Behin kentzen hasita, jakina, erauzketa nork ordaindu behar duen ebaztea izaten da kontua, eta kasu honetan Espainiako Gobernuaren aurrekontuen barruan sartu behar ei dira lanak (ironikoa litzateke Espainiako Ogasun Agentziaren egoitza izanik euskal erakundeak arduratu behar izatea harrapakariaz, egia esan). Kultura Ministerioko teknikarien txostena aipatzen duen albistea irakurrita, armarri bat kentzeaz baino, laparoskopia bidez tumore bat erasotzeaz ari garela lirudike: “ikurraren zati batzuk kentzea iruditu zaie aukera egingarri bakarra. Ziur ez dauden arren, uste dute elkarri lotutako zatiek osatzen dutela eskultura. Hala, armarriaren inguruan dagoen San Joanen arranoa kenduko dute: goiko aldetik burua, alboetatik atzaparrak, eta behetik buztana. Koroa ere kenduko diote, ez delako... Leer más
Beltzaren koloreak
Izan gaitezen errealista: duela zortzi urte Obama presidente egin zuten arrazoietako bat Frank Shepard Fairey (aka Obey) artistaren irudi serigrafiatua izan zen. Che Guevarari Kordak ateratako erretratua gogoan, grafiti espraiagarri bihurtu zuen. Plantila hura AEBetako banderaren koloreekin zipriztindu eta Hope hitza jarri zion gero azpian. Hiruehun mila eranskailu eta milioi erdi poster inprimatu zituen bere kasa (hala dio artistak, “bere kasa” egin zuela), gerora nazkatzeraino errepikatu eta parodiatu den irudi presidentziala eraikitzeko. Sutautsa bezala hedatu zen irudi hura kamiseta, txapa eta abarretan. Horratx, Obamaren paradoxa tragikoa: hautatu bitartean jo zuela goia. Presidentegai beltz batek 2008an lor zezakeen gauzarik handiena esklabuek eraikitako Etxe Zurira iristea zen, sinbolo bilakatzea. Eta lortu egin zuen.
Maitagarrien ipuin bat? Gauza jakina da... Leer más