Memoriaren museoak
Torturaren eta berradiskidetzearen inguruko film erdipurdikoa da The Railway Man (Un largo viaje). Eric Lomax (Colin Firth) torturatu egin zuen kenpeitai polizia sekretu japoniarrak 2. Mundu Gerran. Gainditu ezin duen trauma horren aterabidea ikusi uste du bere torturatzailea mendekatzeko aukera suertatzen zaionean. Baina urteak ez dira alferrik igaro. Bera torturatu zuen gizona museo bateko gidaria da orain. Ironia makurra: kenpeitai poliziak erabili ohi zituen tortura eta detentzio gune horietako batean gidari lanak egiten ditu, zer eta, tratu txar fisikoak eragiteko moduak nolakoak ziren turistei erakutsiz. Langabezian geratu den torturatzailea, behiala egin zituen torturen narratzaile eta lekuko bizi bilakatzen da, beraz, eta garai batean tortura gune izandakoa, erakustoki eta memoriaren gune. Nor torturatzaile bat baino egokiago tortura-aparailu makur horien funtzionamendua... Leer más
Julio Cortazar, hatxeak eta penizilina
Hamabost urte dauzkazu eta The Waste Land-en erdian zaude, T.S. Eliot nor den ideiarik ez duzun arren. Edo No Man´s Land esan behar ote nuke? Kontua da ateak eta heldulekuak behar dituzula, horien premia duzula. Ekaineko arratsalde batean –bazkalondo siestalari, ezin antiliterarioagoan–, lengua klase baten erdian, Instrucciones para subir una escalera eta Instrucciones para dar cuerda a un reloj irakurri ditu irakasleak. Gutxi susmatzen duzu zure bizitza betirako aldatuko duen ate bat irekiko zaizula hor. Beldurra emango lizuke benetan kontziente izan bazina. Ez dakizu zenbaterainoko esperantza izan lezakeen irakasleak bere ikasleengan. Baina agian handia du. Horregatik irakurtzen dizkizue –pronostiko guztien kontra eta bazkalondoko asperdura infinituaren kontra– Julio Cortazarren bi ipuin labur haiek: gaztea da oraindik irakaslea eta ondo pasatzen du testu... Leer más
Walk on the Wild Side (traducción al euskera)
Hollyren jatorria: Miami Bay/
autoz zeharkatuta iu es ei/
bekainak txukundu bidean/
neska bilakatzeko trantzean./
Dio: “hator bai, alde basatia duk hire zain;/
hator bai, alde basatia dun hire zain”.//
Candy goxoa Manhattanen lagun:/
zulo ilunetan denon kuttun./
Aho bete hortz beti,/
lan egin arren mihiarekin./
Dio: “hator bai, alde basatia duk hire zain./
Hator bai, alde basatia dun hire zain…”//
Neska beltxak dio:/
“Du-duru-duru, du-duru-du-duru-duru…”/
Joe txikiak ezin inola etsi:/
pagatu gabe hari deus ez utzi./
Lardaxka hemen, lardaxka han.../
hala dio bere kabutan:/
“hator bai, alde basatia dun hire zain”/
Diot, “ei Joe, alde basatia duk hire zain”./
Sugar Plum Fairy kalean alderrai/
arima elikatzeko ere ezgai./
Teatroan seko lo dago/
gure artean: “malo, malo”,/
diotse, “ei Sugar, alde basatia duk...
Leer más
Casa Laboa
Aquella antigua casa parecía un
balneario destartalado. Gentes de toda clase, edad y condición permanecían,
como yo, a la espera, todos con la misma incertidumbre. Había entre ellos, eso
era lo más terrible, niños y niñas de la más tierna edad.
-¡El siguiente!
Ese era yo.
Máquinas de escribir que amontonaban polvo y criaban telarañas, tampones de caucho por doquier. Un pálido funcionario me miraba de frente, ojos sellados en el rostro como tinta sobre formulario. Los rayos de un sol cenital se introducían por la ventana, inclementes. La luz que me cegaba no parecía molestar lo más mínimo al matasanos que tenía en frente Él permanecía de espaldas a la ventana. Cierto que no podía pasar por alto aquel detalle: nos encontrábamos en su despacho y no en el mío.
Se dirigió a mí con desgana, sin levantar la mirada de mi ficha.
... Leer más