“Inside Moebius”

26 de Marzo 2011

Atera berri da Frantzian “Inside Moebius” saileko seigarren alea, azkena omen dena, nahiz eta Jean Giraud tartean egonda, ez dagoen ziur esaterik (gazteleraz Norma etxeak argitaratu ditu lehen bi koadernoak, liburuki bakarrean). Azken urteotan, egomania gehiegizkoan erori eta trazuan errazkeriara jo izana leporatu diote Moebius ezizenarekin ezagun egin zen Jean Giraud komikigileari bere jarraitzaile sutsuenetako askok. Haren ahalegina aintzakotzat hartzekoa delakoan nago, ordea; hain boladan dagoen autofikzio ariketa marraztua baita finean “Inside Moebius”: metakomikia eta autoparodia à tout et plein. Egileak bere burua marrazten du “B” izeneko basamortuan alderrai, eta basamortu honetan aurre egiten die kontu eske edo abentura berrietarako istorioen erregu datozkion pertsonaiei. Ez dira falta eskaera hertsakorrak eta trapu zikinak leporatzeko uneak (“marraz nazazu gehiago eta... Leer más

Tintin “idazkurtzen”

19 de Febrero 2011

Ikusgai daude sarean Peter Jackson eta Steven Spielberg ontzen ari diren Tintin animatuaren abenturako lehen irudiak. Ez du orain arte Hergéren pertsonaiak mugimendua eta soinua hartu izan dituenean zorte handiegirik izan, eta ikusi ditudan irudiek ere ez naute guztiz asebete, egia esan. Antzeko zerbait gertatzen zait Asterix eta Obelixekin. Ez ote dira bata zein bestea komiki formatuan euren erpin gorena  erdietsi duten maisulanak? Zertan tematu haiek beste formatu batera bihurtzen eta bihurritzen? Badu zentzurik, negozioaz haraindi? Ez ote da komiki bat egokitzea nobela bat egokitzea baino askoz ere zailagoa –eta zentzugabeagoa–? Komikia jada badelako zinema: istorio bat irudi sekuentzia bihurtua. Nobela pantailaratzeak, bederen, izan lezake birkreaziotik  zerbait (leku gehiago legoke sorkuntzarako), baina komikiaren kasuan... ez ote da saihestezina fotokopiaren arriskua? Komiki... Leer más

Kristalezko hiria

01 de Agosto 2010

Zuri-beltzean eta dotore ekarri zuten City of Glass (1985) eleberria irudietara Paul Karasik eta David Mazzucchelli marrazkilariek. Irakurleak esku artean duen nobela grafiko honek 1994an ikusi zuen lehen aldiz argia, eta bide oparoa egin du geroztik. Besteak beste, XX. mendeko ehun komikirik onenen artekotzat hautatu zuen Comics Journal aldizkariak. Paul Austerren sona eta bilakaera aski ezagunak dira gure artean, eta David Mazzucchelli ere ez da hutsaren hurrengoa komikizaleentzat: Frank Millerrekin egindako elkarlanari esker egin zen ezagun (Batman: Year One eta Daredevil: Born Again); hainbat urtetan Marvel bezalako etxeetan lan egin ondoren, utzi egin zituen super-heroiak, egitasmo pertsonalagoak egiteko askatasun egarriz. Paul Karasik ez da, beharbada, hain ezaguna: Will Eisner eta Art Spiegelman izan zituen irakasle New Yorkeko SVA (School Of Visual Arts)... Leer más