On Quixotek Gaur Egun aurkeztu zuenekoa
Literaturaren eta zenbait telesailen arteko loturak ikusten setatuta gabiltzanoi arrazoia ematera dator Aaron Sorkinen The Newsroom. Ez soilik The West Wing hartako berba jario etengabeari eutsi eta oso osorik elkarrizketen gainean sostengatzen den tramankulu dramatiko paregabea delako, baizik eta baita Will McAvoy protagonistak (Jeff Daniels, bere bizitzako paperean) bere burua On Quixotetzat duelako ere. Ez da txantxa. Edo bai. Albistegietako izarra izateaz gain, bere ofizioarekin konprometitutako kazetari zorrotza, apasionatua eta soborna ezina baita McAvoy. Hainbat ataletan esplizito egiten du –ironikoki, nola bestela?– Quixote izaera hori: “Ni naiz Quixote, eta zu Santxo, ene ezkutari fidela!” diotsa produktoreari. Fox News bezalako korporazio handiek euren burua Deabruari saldu dioten garaian, albistegi serio, independente eta... Leer más
Entrevista en Página 2 de TVE
El pasado mayo se emitió en el programa Página 2 de TVE un reportaje a raíz de la reciente publicación de Twist en castellano. La base del programa fue la entrevista que Óscar López realizó a Harkaitz Cano en la Parte Vieja donostiarra. He aquí el vídeo.
Bideoa: Harkaitz Cano elkarrizketa (Twist)
Bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Soto eta Zeberio. Haien lagun Diego Lazkano gertakari horiek urratuta bizi da geroztik. Harkaitz Canoren (Lasarte-Oria, 1975) Twist nobelaren abiapuntua da, gure historia hurbilaren pasarte gordinak fikzioaren ispiluan islatzen dituen istorio zirraragarria.
Detektibe basatiarenak
Almadía argitaletxe mexikarraren eskutik heldu zaigu El hijo de Míster Playa, Roberto Bolañoren soslai argigarria. Itxuratik bertatik hasita da erakargarri liburua, azal trokelatu eta guzti, paperaren etorkizunaz izan ditzakegun zalantzak uxatzera datorren ale horietako bat. Bolañoren hil osteko arrakasta kontutan izanda, pentsatzekoa da aurki argitaratuko dela Espainiako estatuan ere, nahiz eta idazle txiletarraren oinordekoek eta haren agente berriak hartutako norabideak zalantzak sor ditzakeen (urte askotako harremanaren ondoren, apurtu egin dituzte Anagrama argitaletxearekin izandako harremanak).
Monica Maristain da El hijo de Míster Playa saioaren egilea, eta bertan, besteak beste, Bolañoren mitoa aztertzen du, haren bizitzako pasarteak bilduz edo gezurtatuz, hura ezagutu zutenei egindako elkarrizketetatik abiatuta. Txileko haurtzaroarekin hasi, Mexikon... Leer más