Publikoaren arreta
Ez zen Bill Evans piano jotzailea pertsona
erraza. Bizitza ere ez zuen erraza izan, eta –nola ez bada– inguruan zituenei zail jarri
zien. Harry anaia (piano irakasle alkoholikoa berau) eta Ellaine emaztea
suizidatu egin zitzaizkion, azken hau, gainera, Evansek harengandik banatu eta fan batekin ezkontzeko asmoa zuela
aitortu berritan. Hori gutxi balitz, arima musikal bikia zuena galdu zuen
1961ean, bere hirukote mitikoko kontrabaxu jotzaile eta lagun mina: Scott
LaFaro ahaztezina. Hogeita bost urte besterik ez zituela zendu zen LaFaro auto
istripuan, eta benetan sentitu zuen Evansek haren galera. Laguna galdu ondotik,
Bill Evansek heroinarekiko zuen menpekotasuna handitu eta New Yorkeko kaleetan
LaFaroren arropak soinean jarrita alderrai ibili zela kontatzen da. Gaur egun
jazzaren historiako klasiko jotzen den Sunday
at the Village Vanguard diskoa eta haren segidakoa (
Europaren zauriak
“Eta era berean,
une goren hauetako bakoitzak hamarkadatan zehar eta mendeetan zehar ibilbide
bat ezartzen du. Tximistorratz baten puntan atmosferako elektrizitate guztia
biltzen den era berean, istant horietan eta denbora tarterik laburrenean,
gertaera kopuru ikaragarria pilatzen da.” Stefan Zweigen Gizateriaren une gorenak liburuko aipu horrekintxe hasten da Alvaro
Colomerren Guardianes de la memoria ederra.
Une edo leku erabakigarriak direla sinets arazi diguten horien behaketa da kronika
literario hauen xede; pairatu zituzten gertaera historikoek –dela desastre,
dela agerkunde– nortasuna erabat zurrupatu dieten hiri horien oraina.
Bartzelonako kazetari eta idazleak, artez hautatu ditu lekuak. Gernika, Txernobil, Transilvania, Lurdes eta Auschwitzera bidaiatu du, eta hiritar arruntak elkarrizketatu ditu, bonbardaketak, desastre nuklearrak, banpiruen... Leer más