Publikoaren arreta
Ez zen Bill Evans piano jotzailea pertsona erraza. Bizitza ere ez zuen erraza izan, eta –nola ez bada– inguruan zituenei zail jarri zien. Harry anaia (piano irakasle alkoholikoa berau) eta Ellaine emaztea suizidatu egin zitzaizkion, azken hau, gainera, Evansek harengandik banatu eta fan batekin ezkontzeko asmoa zuela aitortu berritan. Hori gutxi balitz, arima musikal bikia zuena galdu zuen 1961ean, bere hirukote mitikoko kontrabaxu jotzaile eta lagun mina: Scott LaFaro ahaztezina. Hogeita bost urte besterik ez zituela zendu zen LaFaro auto istripuan, eta benetan sentitu zuen Evansek haren galera. Laguna galdu ondotik, Bill Evansek heroinarekiko zuen menpekotasuna handitu eta New Yorkeko kaleetan LaFaroren arropak soinean jarrita alderrai ibili zela kontatzen da. Gaur egun jazzaren historiako klasiko jotzen den Sunday at the Village Vanguard diskoa eta haren... Gehiago irakurri
Europaren zauriak
“Eta era berean,
une goren hauetako bakoitzak hamarkadatan zehar eta mendeetan zehar ibilbide
bat ezartzen du. Tximistorratz baten puntan atmosferako elektrizitate guztia
biltzen den era berean, istant horietan eta denbora tarterik laburrenean,
gertaera kopuru ikaragarria pilatzen da.” Stefan Zweigen Gizateriaren une gorenak liburuko aipu horrekintxe hasten da Alvaro
Colomerren Guardianes de la memoria ederra.
Une edo leku erabakigarriak direla sinets arazi diguten horien behaketa da kronika
literario hauen xede; pairatu zituzten gertaera historikoek –dela desastre,
dela agerkunde– nortasuna erabat zurrupatu dieten hiri horien oraina.
Bartzelonako kazetari eta idazleak, artez hautatu ditu lekuak. Gernika, Txernobil, Transilvania, Lurdes eta Auschwitzera bidaiatu du, eta hiritar arruntak elkarrizketatu ditu, bonbardaketak, desastre nuklearrak,... Gehiago irakurri