Imposible Symmetries

25 August 2019

What is the relationship between the culture created in Basque and that created in Spanish in the Basque Country like? There is a politically correct answer which, despite not being a lie, is not very interesting: that this relationship is becoming better and better. The old automatism that ideologises the language, the weight of former prejudice is blurring. The time of blocs is gone, hooray for the cracks, since flowers grow in cracks. But microprejudice persists, subtle and concealed, untouchable. We have become accustomed to judging each other by mere appeaance for too long, and that bad habit will not disappear overnight. To be honest, there is a trick in that first question, as it is presupposed that those who work and live in Basque are a closed and defined group. And that’s not the case. Because all Basque creatives are erdaldun (Basque word that is used to describe a... Read more

Disko bilduma leihotik jaurtitzearen arte ederra

15 September 2018

“«Disko bilduma ordenatzea gogorregia zen niretzat», esan zidan behin senarra utzi ez zuen emazte batek. Maitasunaren lehen zirraran, beren diskoak elkartu zituzten, baita errepikatuta zeudenak bota ere. Nola desegin hura guztia? Hortaz, emakumea geratu egin zen; eta bolada baten ondotik, alde egiteko tentazioa pasa zitzaion, eta disko bildumak lasai hartu zuen arnas”. Julian Barnesen Istorio bakarra nobelako pasarte umoretsu honetan argi eta garbi geratzen da zein neurritakoa den belaunaldi batetik aurrerakook zenbait objektuekiko izan dezakegun atxikimendua. Pasarte honek salatzen du, halaber, adin batetik gorako jendeaz ari garela, milenial batentzat erabat arrotza bailitzateke portaera hori, munduko musika guztia hatzen puntan duen jakitun. Duela bi hamarkada Manhattaneko Lower East Siden ikusitako eszena: gizon gazte batek biniloz... Read more

Alfabeto bat boxeorako

24 May 2018

Duela sei urte, post-it bat itsatsi zuen bere ordenagailuan idazketarekin borrokan segitzeak gehiago merezi ez zuela bere buruari gogorarazi eta idazten segitzeko tentazioari eusteko. Brahms entzun eta historia liburuak irakurtzen ei zituen geroztik. Aurreko berrogeita hamar urteetan, ordea, dena eman zion literaturari: “Nire burua defendatzeko, alfabeto bat eman zidaten pistolaren ordez”. 

Animalia literariorik izan bada AEBetan, Roth izan da hura. Orain, umezurtz geratu gara. I Married a Communist (1998) zoragarrian, literatura ñabardurak sortzeko makina zela defendatu zuen, politikarekin zeukan talka ezin hobeto azalduz: “Politika da orokortzailerik handiena. Literatura da ñabarduragile handiena. (...) Politikarien begietara, literatura dekadentea da, biguna, alferrikakoa, aspergarria, egoskorra, gatzgabea, zentzurik ez daukan zerbait; egiaz,... Read more

4 3 2 1

09 September 2017

Idazle askorekin gertatzen da: iristen da sasoi bat munduaren laginak paper gainean jasotzeari gutxi iritzita, garai oso bat, belaunaldi bat edo giza izatearen esentzia bera konplexutasun ororekin jaso nahi izaten dutena; bizi puskak aski ez eta, bizitza osoaren epifania lerro artera ekarri. Eskertzen da anbizioa. Emaitzaz haratago, osotasun besarka ezin hori besarkatzen saiatzea bera da interesgarria, ikustea nola egiten dion aurre bakoitzak besarkada ezinezko horri, zer sartzen duen zakuan eta zer kanpoan utzi –dena jaso nahi duena hankamotz geratzen baita beti; miresmena eta errukia, biak sorrarazten dizkigu tarteka–. Halakoxea da Paul Austerren azken eleberria. Ia mila orrialdetan barrena, pertsonaia beraren (Ferguson) lau avatar ezberdinen bilakaera aletuko zaigu, euren haurtzaro, nerabezaro eta lehen gaztaroa kontatuz, 1947-1970 urteen bitartean, AEBen historia astindu... Read more