Samuel Beckett vs. Quentin Tarantino
Auster entretenimenduzko literaturatik literatura klasikora doan zubi bat dela esan izan da. Becketten eta Tarantinoren artean dagoen katebegi galdua. Road movie baten erdian Keats-en poema bat aterako dizu mahukatik, edo Kafkaren edo Joyce-en bizitzako pasarte bat harira ekarriko, abenturaren eta peripezien pultsua batere galdu gabe. Desagertu eta gutxien esperotakoan berriro... Gehiago irakurri
Harria, papera, guraizeak
Ondo
egokitzen zaigun mito greziar baten bila hasita, zaila da Sisiforena baino
aproposagorik topatzea. Harria (zer bestela?) mendi gailurrerantz (nora
bestela?) eraman nahi duen Sisiforen ahalegin eskergak zigorra du sari. Iritsi
aurretik maldan behera eroriko da harria eta berriro hasi beharko du aldapan
gora hari bultzaka. Izan ere, gure amesgaiztoa hitz bitan laburbil liteke:
zerotik hasi. Eta ez diogu zentzu metafisikoan soilik. Zentsura sistematikoaren
guraizeak iraganeko kontu ziruditenean etorri ziren Egin eta Egunkariaren
itxierak, eduki zehatzei bainoago egitura osoei zegozkienak. Artazi haiekin
ahots kordak moztu zizkigutela sentitu genuen; ez zen kolpe bat izan, mutilazio
bat baizik.
Urte lar pasa ditut bere burua hegemonikotzat duenak txokokeria aurpegiratzeko egiten digun “zergatik euskaraz idatzi?” galderari edukatuki erantzuten... Gehiago irakurri
Simetria ezinezkoak
Zein da gure artean euskaraz sortzen den kulturaren eta gaztelaniaz sortzen denaren arteko harremana? Badago erantzun politikoki zuzen bat, gezurra ez izan arren oso interesgarria ez dena: harremana gero eta hobea da. Lausotzen ari da hizkuntza ideologizatzen zuen automatismo zaharra, garai bateko aurreiritzien pisua. Blokeen sasoia amaitu da, gora arrakalak, arrakaletan sortzen direnez loreak. Baina mikroaurreiritziek hortxe darraite, sotil eta disimuluan, ukiezin. Luzeegi ohitu gara azaletik elkar epaitzera, aztura txar hori ez da bat-batean galtzen. Egia esan, galderak berak tranpa du bere baitan, aurresuposatzen baitu euskaraz bizi eta lan egiten dugunok multzo itxi eta bereizia osatzen dugula. Eta ez da horrela. Euskal sortzaile guztiak garelako erdaldun, eta sarri aritzen garelako gaztelaniaz, geure lanari lotuta edo lotu gabe. Gure euskaltasuna intermitentea delako. Ia... Gehiago irakurri
Disko bilduma leihotik jaurtitzearen arte ederra
“«Disko bilduma ordenatzea gogorregia zen niretzat», esan zidan behin senarra utzi ez zuen emazte batek. Maitasunaren lehen zirraran, beren diskoak elkartu zituzten, baita errepikatuta zeudenak bota ere. Nola desegin hura guztia? Hortaz, emakumea geratu egin zen; eta bolada baten ondotik, alde egiteko tentazioa pasa zitzaion, eta disko bildumak lasai hartu zuen arnas”. Julian Barnesen Istorio bakarra nobelako pasarte umoretsu honetan argi eta garbi geratzen da zein neurritakoa den belaunaldi batetik aurrerakook zenbait objektuekiko izan dezakegun atxikimendua. Pasarte honek salatzen du, halaber, adin batetik gorako jendeaz ari garela, milenial batentzat erabat arrotza bailitzateke portaera hori, munduko musika guztia hatzen puntan duen jakitun. Duela bi hamarkada Manhattaneko Lower East Siden ikusitako eszena: gizon gazte batek... Gehiago irakurri