Errautsetatik
Hildakoen gorpuak errausteko ohitura mendebaldeko kulturan zabaldu ahala, errautsak haizatzearena dramaren baitako berezko azpi-jenero bilakatu da azken urteotako fikziozko lanetan. Hortxe dauzkagu Graham Swiften Last orders nobela eta nobela horretan oinarritutako filma, Michael Caine protagonista zuena, edota, gugandik gertuago, Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak, besteak beste. Errausketa hauen istorioa komikoki gauzatzen da batzuetan (errautsak haize-kontra bota eta hildakoaren lagunen arropatan itsasten dira, mundu hau utzi eta haraindikora joan nahi ez duen adiskide zaharraren azken txantxa alegoriko bihurtzeraino) eta umore beltzez edo dramatikoki bestetzutan (tratu txarrak eragin zizkion senarraren hondarrak komuneko zulotik behera botatzen dituenean emazteak). Oro har, fikzio hauek guztiak berdin hasten dira: hildakoaren azken nahiak gauzatzea maite izan zutenen esku utzi eta ... Leer más
Tintin “idazkurtzen”
Ikusgai daude sarean Peter Jackson eta Steven Spielberg ontzen ari diren Tintin animatuaren abenturako lehen irudiak. Ez du orain arte Hergéren pertsonaiak mugimendua eta soinua hartu izan dituenean zorte handiegirik izan, eta ikusi ditudan irudiek ere ez naute guztiz asebete, egia esan. Antzeko zerbait gertatzen zait Asterix eta Obelixekin. Ez ote dira bata zein bestea komiki formatuan euren erpin gorena erdietsi duten maisulanak? Zertan tematu haiek beste formatu batera bihurtzen eta bihurritzen? Badu zentzurik, negozioaz haraindi? Ez ote da komiki bat egokitzea nobela bat egokitzea baino askoz ere zailagoa –eta zentzugabeagoa–? Komikia jada badelako zinema: istorio bat irudi sekuentzia bihurtua. Nobela pantailaratzeak, bederen, izan lezake birkreaziotik zerbait (leku gehiago legoke sorkuntzarako), baina komikiaren kasuan... ez ote da saihestezina fotokopiaren arriskua? Komiki... Leer más
Deadwood
Hari buruz tesi mardula idatz daitekeen beste telesailetako bat dugu Deadwood western ederra, oraingoan ere, sarean edo dvd formatuan baino eskuragarri ez duguna, geure telebista kateen programazio irizpide trebeei esker. CNN+ (“errealitatearen” kontaketa) Gran Hermano 24h kateak (tele-errealitatearen kontaketa) ordezkatu izana dugu Espainiako estatuko spaghetti-westernaren azken sintoma. Jende askok pena adierazi du informazio katearen itxieraren berri izanda, baina nago garai bateko ezkerreko euskal alderdi politiko batekin gertatzen zen gauza beretsua gertatu dela CNN+ katearekin ere: jendeak arrazoia ematen zion, botorik ez, ordea. Baina hori beste western bat da...
XIX. mendearen amaieran girotuta dago Deadwood eta izen bereko asentamentu baten lehen pausoak erakusten zaizkigu bertan, inongo western klasikotan azaldu izan zaiguna baino askozaz ere modu gordinagoan. Ezerezetik herri... Leer más
Yahooren alde eta kontra
WikiLeaksekin dantzan ibili garen egunotan, saihestezina da sarean gertatzen diren hainbat konturi buruz serioski pentsatzea: zenbateraino diren kontu hauek denak salaketa eta zenbateraino esku beltz bati unean-unean komeni zaizkion ke-errezelak. Askatasunean datza gakoa, edo zehatzago, askatasun falta baten susmoan. Zenbateraino dira aske estatuetako presidenteak erabakiak hartzeko garaian? Zenbateraino gara aske gu? Sarean erabiltzaile soil naizen aldetik, nire mezuak eta pribazitatea zelatatuta ote dauden susmoak baino gehiago arduratzen nau web batetik bestera egiten ditudan osteratxoak nik uste baino “bideratuagoak” ote dauden sentipenak. Alegia, ez nauela hainbeste kezkatzen norbaitek nondik nora nabilen kontrolatzeak, baizik eta nagoen lekuan –ni enteratu ere egin gabe– beste norbaitek ipini izanak. Zein neurritan dago gure webgunerik webguneko ibilaldia... Leer más