Gidoilarien gurua

19 June 2010

Duela zenbait aste, gidoilarien gurua, Robert McKee izan genuen Bilbon bisitan. Jakinmina handi samarra zen profesioko jendearen artean, baina ezin esan erabat ase gintuenik. Robert McKeek zortzi orduz hitz egin zuen Bilboko EITBren egoitzan, berrehuna euro ordaindu genuen berrehun inuxenteren aurrean: telebistaren etorkizuna ardatz izatea espero zen, baina McKeek –amerikar petoa dela argitu beharrik ba al dago?– bere liburuaren bariazioak (gazteleraz El guión; biblia laranja hori) besterik ez zituen ekarri. Puntuala eta jenio bizikoa izatearen ospea zuen, eta horretan ez zuen hutsik egin, esku-programa haizagailu gisa astintzen zuen entzule bat lotsarazi baitzuen, besteak beste, gurua distraitzen zuen aitzakian. Eskenaratzeaz ikasi genuen zerbait, zierto: taburete bat eta bulegoko larruzko aulki erosoa txandakatu zituen oinez ibiltzeaz nekatu zenean, late-showetako katilua eskuan... Read more

Nire pendrive-a aurkitu duenari

10 April 2010

Espezie berri bateko lehenbizikoa izateak, espezie berri horretako lehen gaixotasunak pairatzea ere badakar. Hasiak gara hainbat sindrome garatzen: e-mail menpekotasuna, hatz erakuslearen dardara xagutiar espasmodiko guragabea, katedra ezartzen duen lixtopasatu ororekiko mesfidantza (“Wikipedian irakurriko zian honek ere…”), sareko komunikazioak dakarren desinhibizioarekiko junkie bilakatzea (gauza ederra da  sinzeridade erakustaldia urrutiko gailuz egin ahal izatea)... Horiek, cyber-porno adikzioa, santa e-skean idazten dizuten ezezagun guztiekin ping-pong partida birtual etengabeak egiteak dakartzan zaintiratu mentalak eta egosurfing-a eta bere arriskuak ez aipatzearren… Laster hasiko dira enpresa-medikuak analisietan gaixotasun hauek ere kontutan hartzen.

Joan zen astean, kasu, bi gigako ene pendrive kuttuna galdu nuen: apunteak, zirriborro... Read more

La ciudad de la víspera

01 March 2010

Ñabardurak eta xehetasunak

02 January 2010

Ludwig Hohl idazle suitzarra 1904. urtean jaio zen eta hogei urte baino gehiago eman zituen Genevako soto batean bizitzen, baldintza miseriazkoetan. Narrazioak eta poemak idazten hasi bazen ere, aurki baztertu zituen biak, 1980an hil arteraino landuko zuen jeneroari kementsu ekiteko: apunteari. Apunte soila ere aparteko jeneroa baita, bere horretan, eta liburuak iPhone eta antzeko gailuetan irakurtzera kondenaturik gaudela dirudien honetan, ez litzateke inoren kalte formatu txikiko pentsakizun edo aforismoak homeopatikoki geure dieta telefoniko-literarioan txertatuz joatea.

Ikusgarriak dira Ludwig Hohl bizi zen soto ospelean hartutako argazkiak: arropak zintzilikatzeko pintzak erabiliz, zientoka orrialdek betetzen zuten bere bizilekua, soketan buruzbehera lehortzen jarritako alkandora zuriak bailiran apunte pila haiek. Aforismo, apunte eta otupenak idazteaz aparte, haiek ahalik... Read more