Kristalezko hiria

Abuztuak 01, 2010

Zuri-beltzean eta dotore ekarri zuten City of Glass (1985) eleberria irudietara Paul Karasik eta David Mazzucchelli marrazkilariek. Irakurleak esku artean duen nobela grafiko honek 1994an ikusi zuen lehen aldiz argia, eta bide oparoa egin du geroztik. Besteak beste, XX. mendeko ehun komikirik onenen artekotzat hautatu zuen Comics Journal aldizkariak. Paul Austerren sona eta bilakaera aski ezagunak dira gure artean, eta David Mazzucchelli ere ez da hutsaren hurrengoa komikizaleentzat: Frank Millerrekin egindako elkarlanari esker egin zen ezagun (Batman: Year One eta Daredevil: Born Again); hainbat urtetan Marvel bezalako etxeetan lan egin ondoren, utzi egin zituen super-heroiak, egitasmo pertsonalagoak egiteko askatasun egarriz. Paul Karasik ez da, beharbada, hain ezaguna: Will Eisner eta Art Spiegelman izan zituen irakasle New Yorkeko SVA (School Of Visual Arts)... Gehiago irakurri

Gidoilarien gurua

Ekainak 19, 2010

Duela zenbait aste, gidoilarien gurua, Robert McKee izan genuen Bilbon bisitan. Jakinmina handi samarra zen profesioko jendearen artean, baina ezin esan erabat ase gintuenik. Robert McKeek zortzi orduz hitz egin zuen Bilboko EITBren egoitzan, berrehuna euro ordaindu genuen berrehun inuxenteren aurrean: telebistaren etorkizuna ardatz izatea espero zen, baina McKeek –amerikar petoa dela argitu beharrik ba al dago?– bere liburuaren bariazioak (gazteleraz El guión; biblia laranja hori) besterik ez zituen ekarri. Puntuala eta jenio bizikoa izatearen ospea zuen, eta horretan ez zuen hutsik egin, esku-programa haizagailu gisa astintzen zuen entzule bat lotsarazi baitzuen, besteak beste, gurua distraitzen zuen aitzakian. Eskenaratzeaz ikasi genuen zerbait, zierto: taburete bat eta bulegoko larruzko aulki erosoa txandakatu zituen oinez ibiltzeaz nekatu zenean,... Gehiago irakurri

Nire pendrive-a aurkitu duenari

Apirilak 10, 2010

Espezie berri bateko lehenbizikoa izateak, espezie berri horretako lehen gaixotasunak pairatzea ere badakar. Hasiak gara hainbat sindrome garatzen: e-mail menpekotasuna, hatz erakuslearen dardara xagutiar espasmodiko guragabea, katedra ezartzen duen lixtopasatu ororekiko mesfidantza (“Wikipedian irakurriko zian honek ere…”), sareko komunikazioak dakarren desinhibizioarekiko junkie bilakatzea (gauza ederra da  sinzeridade erakustaldia urrutiko gailuz egin ahal izatea)... Horiek, cyber-porno adikzioa, santa e-skean idazten dizuten ezezagun guztiekin ping-pong partida birtual etengabeak egiteak dakartzan zaintiratu mentalak eta egosurfing-a eta bere arriskuak ez aipatzearren… Laster hasiko dira enpresa-medikuak analisietan gaixotasun hauek ere kontutan hartzen.

Joan zen astean, kasu, bi gigako ene pendrive kuttuna galdu nuen:... Gehiago irakurri

La ciudad de la víspera

Martxoak 01, 2010

Quizá deba achacárselo a nuestra falta de talento para exprimir lo más próximo, pero siempre he pensado que San Sebastián resulta, en general, una ciudad un tanto insípida para la literatura. La herencia arquitectónica legada por la belle époque –entre pastel merengado y postal de balneario– dota a su paisaje y a sus gentes de una pátina de insobornable apariencia que paraliza la acción e invita a un letargo burgués bastante superficial, y por añadidura, poco dado a reflexiones filosóficas. Aunque se trate de una ciudad manejable y agradable en la que vivir, sus aspiraciones parisinas y sus ínfulas venecianas rozan a veces la caricatura. El afán por conservar con obstinación las fachadas de la denominada zona romántica contrasta con la uniforme tosquedad de la mayoría de los bloques de viviendas que se han construido durante los... Gehiago irakurri