Nire pendrive-a aurkitu duenari
Espezie berri bateko lehenbizikoa izateak, espezie berri horretako lehen gaixotasunak pairatzea ere badakar. Hasiak gara hainbat sindrome garatzen: e-mail menpekotasuna, hatz erakuslearen dardara xagutiar espasmodiko guragabea, katedra ezartzen duen lixtopasatu ororekiko mesfidantza (“Wikipedian irakurriko zian honek ere…”), sareko komunikazioak dakarren desinhibizioarekiko junkie bilakatzea (gauza ederra da sinzeridade erakustaldia urrutiko gailuz egin ahal izatea)... Horiek, cyber-porno adikzioa, santa e-skean idazten dizuten ezezagun guztiekin ping-pong partida birtual etengabeak egiteak dakartzan zaintiratu mentalak eta egosurfing-a eta bere arriskuak ez aipatzearren… Laster hasiko dira enpresa-medikuak analisietan gaixotasun hauek ere kontutan hartzen.
Joan zen astean, kasu, bi gigako ene pendrive kuttuna galdu nuen: apunteak, zirriborro... Read more
La ciudad de la víspera
Ñabardurak eta xehetasunak
Ludwig Hohl idazle suitzarra 1904. urtean jaio zen eta hogei urte baino gehiago eman zituen Genevako soto batean bizitzen, baldintza miseriazkoetan. Narrazioak eta poemak idazten hasi bazen ere, aurki baztertu zituen biak, 1980an hil arteraino landuko zuen jeneroari kementsu ekiteko: apunteari. Apunte soila ere aparteko jeneroa baita, bere horretan, eta liburuak iPhone eta antzeko gailuetan irakurtzera kondenaturik gaudela dirudien honetan, ez litzateke inoren kalte formatu txikiko pentsakizun edo aforismoak homeopatikoki geure dieta telefoniko-literarioan txertatuz joatea.
Ikusgarriak dira Ludwig Hohl bizi zen soto ospelean hartutako argazkiak: arropak zintzilikatzeko pintzak erabiliz, zientoka orrialdek betetzen zuten bere bizilekua, soketan buruzbehera lehortzen jarritako alkandora zuriak bailiran apunte pila haiek. Aforismo, apunte eta otupenak idazteaz aparte, haiek ahalik... Read more
Polipoesia
Polipoesiaz hizketan hastean, zaila da txistea saihestea (horren ordez, txistea ongi kontatuta dagoen leku baten oihartzuna jasotzea onena: bilatu Google-en “Mantxi Antzuolan” eta ulertuko duzue zertan den kontua).
Izan ere, batzuetan zalantza sortzen zait hitzak diren zentzua galtzen dutenak edo gu geu ote garen nekatu eta hitzen zentzuaz aspertzen garenak. “Hitzen nekea” espresioa zilegi ote da? Modak ere badira, jakina: halako hitz sinpatiko jausten da jendartean eta barra-barra hasten gara leku guztietan entzuten, jendea aspertu eta hitz hori erabiltzeari uzten dion arte. Gogoratzen da apika inor “apika” hitzarekin? Izan zuen bere sasoia; orain efektu literario retro bat sortzeko soilik baliatzen dugu. Boladaz kanpo hitz hori entzuten dugularik inoiz, aurreko denboraldiko kolore eta arropekin jantzitako koitaduari bezala so egiten zaio, goitik behera. Gero, maliziaz... Read more