Aurreskuaren ertzak

04 de Agosto 2012

Asier Zabaleta dantzariak opari ederra egin zigun joan den uztailaren 7an Donostiako Pasealeku Berrian zebiltzan ibiltari despistatu zein aldez aurretik jakinaren gainean geunden ikusleoi. Joan zaretenei, adio pieza labur eta hunkigarria estreinatu zuen, bakar-bakarrik, egurrezko bost aulki tolesgarri eta kolore ezberdinetako bost jaka beste atrezzorik gabe, Jorge Oteizaren eskulturaren altzoan.Lekuaren beraren xarma ikusita, harrigarria begitandu zitzaigun Urgull mendiak duen itsasora begirako magal hori, eszenatoki natural paregabea, antzeko ikuskizunetarako gehiago ez erabiltzea. Espero  izatekoa da Donostia 2016ren aitzakian halakoak ugaritzea, nahiz eta emanaldi hau Zabaletaren Ertza konpainiak bere kabuz eta iniziatiba propioz, laguntzarik gabe garatu duen: eraikinetan dirua gastatzeko garaia amaitu den honetan, dauzkagun txokoak artez hornitzeak behar luke datozen urteotarako... Leer más

Errautsetatik

12 de Marzo 2011

Hildakoen gorpuak errausteko ohitura mendebaldeko kulturan zabaldu ahala, errautsak haizatzearena dramaren baitako berezko azpi-jenero bilakatu da azken urteotako fikziozko lanetan. Hortxe dauzkagu Graham Swiften Last orders nobela eta nobela horretan oinarritutako filma, Michael Caine protagonista zuena, edota, gugandik gertuago, Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak, besteak beste. Errausketa hauen istorioa komikoki gauzatzen da batzuetan (errautsak haize-kontra bota eta hildakoaren lagunen arropatan itsasten dira, mundu hau utzi eta haraindikora joan nahi ez duen adiskide zaharraren azken txantxa alegoriko bihurtzeraino) eta umore beltzez edo dramatikoki bestetzutan (tratu txarrak eragin zizkion senarraren hondarrak komuneko zulotik behera botatzen dituenean emazteak). Oro har, fikzio hauek guztiak berdin hasten dira: hildakoaren azken nahiak gauzatzea maite izan zutenen esku utzi eta ... Leer más