Simetrías imposibles
¿Qué relación existe entre la cultura que se manifiesta en euskera y la que se manifiesta en castellano entre nosotros? Podemos optar por una respuesta políticamente correcta, que no siendo mentira, tampoco es demasiado interesante: la relación es cada vez mejor. Va difuminándose el viejo automatismo que ideologizaba la lengua y el peso de los prejuicios de antaño. Hace tiempo que tocó a su fin la etapa de bloques, ¡vivan las grietas!, pues en las grietas surgen las flores. Pero los microprejuicios siguen ahí, sutiles y disimulados, intocables. Nos hemos acostumbrado durante mucho tiempo a juzgarnos muy superficialmente y esa mala costumbre no es fácil de erradicar. En realidad, la pregunta tiene trampa, pues da por sentado que quienes vivimos y trabajamos en euskera constituimos un grupo cerrado y bien diferenciado. No es cierto. Para empezar, todos los creadores que... Leer más
Disko bilduma leihotik jaurtitzearen arte ederra
“«Disko bilduma ordenatzea gogorregia zen niretzat», esan zidan behin senarra utzi ez zuen emazte batek. Maitasunaren lehen zirraran, beren diskoak elkartu zituzten, baita errepikatuta zeudenak bota ere. Nola desegin hura guztia? Hortaz, emakumea geratu egin zen; eta bolada baten ondotik, alde egiteko tentazioa pasa zitzaion, eta disko bildumak lasai hartu zuen arnas”. Julian Barnesen Istorio bakarra nobelako pasarte umoretsu honetan argi eta garbi geratzen da zein neurritakoa den belaunaldi batetik aurrerakook zenbait objektuekiko izan dezakegun atxikimendua. Pasarte honek salatzen du, halaber, adin batetik gorako jendeaz ari garela, milenial batentzat erabat arrotza bailitzateke portaera hori, munduko musika guztia hatzen puntan duen jakitun. Duela bi hamarkada Manhattaneko Lower East Siden ikusitako eszena: gizon gazte batek biniloz... Leer más
Nork behar du koblakari bat?
Lubakietako zaku dekonstruituen antza dute Javi Ullaren argiztapenak sotileziaz iluminatzen dituen eszenatoki hondoko paper –ehun?– zimurtuek. Burko bihurtu diren hondar zakuak dira akaso, ala Kubako uharteko olatu apartsuei egindako keinua? Javi Ullak jarri dizkio argiak, urte luzez egin duen moduan, dotore, single, eraginkor. Teknikari berriz, Jonan anaia ekarri du. Lanera dakartzazun lagunak badira aski printzipio deklarazio: “Zaindu maite duzun hori”. Ruper Ordorika “bakarka” iragartzen zuen kartelak, eta halaxe sartu da Donostiako Antzoki Zaharrera. Antzokia, beteta. Erritual kutsua du honek, garai batean Mikel Laboarekin gertatzen zen legez. Ezin bestela izan, Laboaren San Juan kaleko harrizko plaka gogoratu du duela ia hamar urte ezkutatu zitzaigun maisuari Sekulabelardiko kantaria eskaini dionean. Laboaren gainean mintzo diren kopletan legez, Ruperri buruz... Leer más
Alfabeto bat boxeorako
Duela sei urte, post-it bat itsatsi zuen bere ordenagailuan idazketarekin borrokan segitzeak gehiago merezi ez zuela bere buruari gogorarazi eta idazten segitzeko tentazioari eusteko. Brahms entzun eta historia liburuak irakurtzen ei zituen geroztik. Aurreko berrogeita hamar urteetan, ordea, dena eman zion literaturari: “Nire burua defendatzeko, alfabeto bat eman zidaten pistolaren ordez”.
Animalia literariorik izan bada AEBetan, Roth izan da hura. Orain, umezurtz geratu gara. I Married a Communist (1998) zoragarrian, literatura ñabardurak sortzeko makina zela defendatu zuen, politikarekin zeukan talka ezin hobeto azalduz: “Politika da orokortzailerik handiena. Literatura da ñabarduragile handiena. (...) Politikarien begietara, literatura dekadentea da, biguna, alferrikakoa, aspergarria, egoskorra, gatzgabea, zentzurik ez daukan zerbait; egiaz,... Leer más