4 3 2 1
Idazle askorekin gertatzen da: iristen da sasoi bat munduaren laginak paper gainean jasotzeari gutxi iritzita, garai oso bat, belaunaldi bat edo giza izatearen esentzia bera konplexutasun ororekin jaso nahi izaten dutena; bizi puskak aski ez eta, bizitza osoaren epifania lerro artera ekarri. Eskertzen da anbizioa. Emaitzaz haratago, osotasun besarka ezin hori besarkatzen saiatzea bera da interesgarria, ikustea nola egiten dion aurre bakoitzak besarkada ezinezko horri, zer sartzen duen zakuan eta zer kanpoan utzi –dena jaso nahi duena hankamotz geratzen baita beti; miresmena eta errukia, biak sorrarazten dizkigu tarteka–. Halakoxea da Paul Austerren azken eleberria. Ia mila orrialdetan barrena, pertsonaia beraren (Ferguson) lau avatar ezberdinen bilakaera aletuko zaigu, euren haurtzaro, nerabezaro eta lehen gaztaroa kontatuz, 1947-1970 urteen bitartean, AEBen historia astindu... Leer más
Don´t innovate, imitate!
Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kantariak aspaldi adierazi zuen musikaren banalizazioarekiko kezka, bai eta gure artean hedatu den “karaoke kulturarekin” oso kritiko azaldu ere. Nortasuna behera ote dator imitazioaren mesede? Imitazioa da larriena, ala imitagarri diren horien homologazioa nola egiten den eta nondik datorren? Zeren eta noren klon nahi gaituzten ikusita, pentsa lezake inork hautu hori inozentea denik? Gorka Juliori ere Urbizuren ildo bereko hausnarketak irakurri dizkiogu berriki artikulu batean. Bere ondorioa: “Musika –eta beste kultura adierazpideak– sentitzeko, bizitzeko eta sormenean laguntzeko plan kolektibo bat urgentea da”.
Imitazioa premiazkoa da, baiki. Eduardo Mendoza idazleak ere halaxe zioen bere antzezlanen argitalpenaren harira, duela gutxi. Artean gazte eta berdea zela, Samuel Becketten Godoten zain eszenaratu nahi izan... Leer más
Angolatik, bihotzez
Iraupen laburreko leherketa bortitz bakanen eta asperraldi ordu luzeen arteko nahasketa bezala definitu zuen norbaitek gerra. Edozein unetan hiltzeko aukera izateak dakarren adrenalina ziztada legoke, batetik, eta zain egotearen desesperazioa, denborari nahi bezain azkar bultza ezina, bestetik. Zerbait bada handi gerran soldaduarentzat, etxera itzultzeko gogoa da hori. Desesperatuki zain egote horrekin estuki lotuta dago gutun-hizketa. Soldaduaren pazientzia, hala dio estereotipoak, alkoholak eta tabakoak elikatu ohi dute, eta gitarraz lagundutako kantuek eta gutunek etxemina arindu. Leku gutxitan funtzionatzen du jenero epistolarrak armadara igorri eta lubakietatik postaz bidaltzen diren filmetan bezain ongi. Berantetsitako erantzuna, berririk jaso ez edo berriak berandu eta atzerapen handiz heltzen direnean itxoiten duenaren buruan sortzen diren... Leer más
Askatasunaren kalabazak
1985ean ikusiko nuen estreinako aldiz Kalabaza tripontzia Lasarte-Oriako Teodosio zineman (gaur egun Manuel Lekuona Kultur Etxea). Urtean behin edo bitan baino errepikatzen ez zen ezohiko festa zen ikastolako ordutegiari muzin egin eta Teodosiora joate hura –leku berean ezagutuko nuen gure belaunaldiari arrasto sakona utzi zion aparteko mimo horren lana ere: Peter Roberts–. Lepo bete genuen ikastolako umeok aretoa gertakari miresgarri haren lekuko izateko. Hamar urte baino ez geneuzkan eta euskaraz ekoitzitako luzemetrai animatu bat ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Hala adierazi zitzaigun eta hala genuen barneratu: pribilegiatuak ginen, zerbait garrantzitsua ikustera gindoazen. Gure mundu globalizatu honetan, noiz sentitzen ote du gaur haur batek euskara zirrara batekin lotzen duen zerbaiten lekuko pribilegiatu dela? Zenbat bider urtean? Nekeza egiten zait... Leer más