Samuel Beckett vs. Quentin Tarantino

Maiatzak 04, 2024

Paul Austerri esker ikasi genuen denok garela denon pertsonaia. Mentalki birsortzen dugula elkar, keinuetan eta esaldietan mamitzen garela, eta keinu eta esaldi horiek beste inoren keinu eta esaldiekin txirikordatzen direla gero, “errealitatea” deitzen diogun eremu lauso horretan. Eta eremu horren ardura hartzea dagokiola literaturari, lausotasun horretatik zentzuzkoa, beldurgarria, samurra, gordina, sakona eta dibertigarria den zerbait erdiesten saiatuz. Dena batera, ahal balitz. 

 Auster entretenimenduzko literaturatik literatura klasikora doan zubi bat dela esan izan da. Becketten eta Tarantinoren artean dagoen katebegi galdua. Road movie baten erdian Keats-en poema bat aterako dizu mahukatik, edo Kafkaren edo Joyce-en bizitzako pasarte bat harira ekarriko, abenturaren eta peripezien pultsua batere galdu gabe. Desagertu eta gutxien esperotakoan berriro... Gehiago irakurri

Ekotopiak

Apirilak 22, 2024

Apokalipsi ziurrera heltzeko bide eta modu ezberdinez gainezka dagoen katalogo bat dirudi sarri gure iruditeriak. Zergatik ez beste mota bateko etorkizunak irudikatzen saiatu? Etorkizun gertagarriak, naturaren eta pertsonen zaintzan ardatza dutenak. Irudikatu egin behar lehenbizi, inoiz benetan gorpuztuko badira.  

Premisa horren pean, Greenpeace-ek marrazkilari eta gidoilari talde bat bildu du, gaur egun martxan dauden egitasmo sozialak abiapuntutzat hartuta etorkizun desiragarri bat imajinatzen saiatzeko. Horretarako, gaian adituak eta arituak direnen laguntza ere izan dute sortzaileek, fikzioaren hedadura guk ezagutuko dugun balizko etorkizun gertuko batean proiektatzeko.  Astiberrik argitaratutako komiki kolektibo hau da emaitza. Helburua, bakarra: etorkizuna irudikatuz oraina aldatzea.  

Ecotopías  egitasmoan parte hartu dute: Darío Adanti, Flavita Banana, Miguel Brieva,... Gehiago irakurri

Zirriborroak eta gero

Azaroak 21, 2023

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. 

Consonnik argitaratu du bilduma, euskaraz zein gaztelaniaz. 

Harria, papera, guraizeak

Urtarrilak 22, 2021

Ondo egokitzen zaigun mito greziar baten bila hasita, zaila da Sisiforena baino aproposagorik topatzea. Harria (zer bestela?) mendi gailurrerantz (nora bestela?) eraman nahi duen Sisiforen ahalegin eskergak zigorra du sari. Iritsi aurretik maldan behera eroriko da harria eta berriro hasi beharko du aldapan gora hari bultzaka. Izan ere, gure amesgaiztoa hitz bitan laburbil liteke: zerotik hasi. Eta ez diogu zentzu metafisikoan soilik. Zentsura sistematikoaren guraizeak iraganeko kontu ziruditenean etorri ziren Egin eta Egunkariaren itxierak, eduki zehatzei bainoago egitura osoei zegozkienak. Artazi haiekin ahots kordak moztu zizkigutela sentitu genuen; ez zen kolpe bat izan, mutilazio bat baizik.

Urte lar pasa ditut bere burua hegemonikotzat duenak txokokeria aurpegiratzeko egiten digun “zergatik euskaraz idatzi?” galderari edukatuki erantzuten... Gehiago irakurri