Pairatzeko tenorea
Ezinezkoa Mexiko DFko Tenampa aretoan Bolañorekin ez akordatzea: mariatxiek abesten duten bitartean –lau talde aldi berean, nork ozenago, mahaietako eskarien arabera elkar zanpatuz–, deskarga elektrikoak eskaintzen ditu gizonezko batek mahairik mahai, akordeoia bailitzan lepotik zintzilik dakarren bateria batekin. Hogei peso dira kalanbre bakoitzeko. Dibertitzeko modua omen: toquecitos esaten diote. Tekila edale gautxoriak sokasaltoan ibiltzeko moduko metalezko bi heldulekuri eutsi behar die, eta apurka-apurka handitu egingo da deskargaren zenbatekoa, bezeroak duen jasateko ahalmenaren arabera eta hark geratzeko eskatu arte. Bada berehala amore ematen duenik, bai eta konbultsioetan oker-oker eginda eusten dionik ere. Nerabe talde bat daukagu ondoko mahaian, eskutik elkarri helduta ferra bat osatzen; ferraren muturreko neska banak eusten diete metalezko heldulekuei. Mendi... Read more
Euskara salbu Japonian
Saizarbitoriari irakurri diogu: “euskara Bilbon salbatuko da edo ez da salbatuko”. Hitz horiek esan dituena euskal idazle unibertsalen artean donostiarrena dela kontuan izanda, esanguratsua da baieztapena, areago, idazle izateaz gain soziologo ere badenean.
Gaur gaurkoz, ordea, hauxe da errealitatea: Bilbon antolatzen diren ziklo eta jaialdi ezberdinetan, diru publikoz lagundutakoetan bederen, euskaraz ari den sortzaile gonbidatua arrotz sentitzen dela sarri. Zenbatetan izan dugu antolatzaileek gogoz kontra, zuzentasun politikoz jokatzeko deitu gaituzten irudipena? Zenbat aldiz euskal “kuotari” dagokion papera betetzen ari garen sentipena? Ez da arraroa euskararekiko arroztasun sentimendu hori, kristalezko kanpai baten barruan sentitzea euskaraduna, tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia bat airean dela kasurik onenean, eta indiferentziaz mozorrotutako mespretxu batek... Read more
Martutene
Saizarbitoria guztiak daude Martutenen: dorpezia afektiboak zerrendatu eta emakumezkoen barne gogo ustez zundaezinean arrakastaz murgiltzeko gai dena; euskal gatazka deritzon hori denboran aurrera eta atzera, ezker eskuin eta alderik alde haztatzen dakiena; nazionalismoaz arduratzen dena (“Abaituari ez dio onik egiten euskal nazionalista ez direlako beren buruak, bestelako meritu barik, kosmopolita eta ilustratutzat dituztenak”)... Saizarbitoria guztiak daude Martutenen, saiogilea eta nobelista, eta baita bere obraren autoexegesia egiten duena ere, sotilki eta hirugarrenen bidez, inork ausarkeria eta neke hori hartzerik nahi ez balu bezala. Max Frisch-en lana laudatzeko hitzik gehienek balio dute harentzat ere: “La historia de la literatura cometería un grave error si no le viera como un pensador”.
Saizarbitoria guztiak daude Martutenen, gizarte ereduak leherrarazi eta mundua aldatzera... Read more
Montauk
Txikia bezain mamitsua da Max Frischen Montauk. Bere burua kamuflatzeko... Read more