Hiria zer den

27 de Enero 2018

Galdetzen badidate zer den hiria, erranen dut denbora neurtzeko asmatu zen termometroa dela. Edo, zehatzago, metronomo bat. Beharbada, Don DeLillok zioen legez, denbora naturatik aldentzeko modua besterik ez ziren izan ziutateak, taupada berri bat ezartzeko moldea. Hori da hitza, moldea. Honela dio Mathias Énardek Calle de los ladrones eleberrian: “Hiriak bezatu egiten dira, edo, hobe esan, haiek bezatzen gaituzte gu; ongi portatzen erakusten digute, geure oskol atzerritarra galtzen dugu haietan; geure gainazal dorpea erauzten digute, funditu egiten gara ziutatearekin, hiriek haien itxura eta borondatearen arabera zizelkatzen gaituzte;  geure une hartara bitarteko portaera baztertzen dugu, gorantz begiratzeari uzten diogu apurka-apurka, ez dugu jada metro geltoki batera sartzean zalantzarik egingo, kadentzia aproposa geureganatuko dugu, erritmo onean goaz. [...] azkenerako,... Leer más

4 3 2 1

09 de Septiembre 2017

Idazle askorekin gertatzen da: iristen da sasoi bat munduaren laginak paper gainean jasotzeari gutxi iritzita, garai oso bat, belaunaldi bat edo giza izatearen esentzia bera konplexutasun ororekin jaso nahi izaten dutena; bizi puskak aski ez eta, bizitza osoaren epifania lerro artera ekarri. Eskertzen da anbizioa. Emaitzaz haratago, osotasun besarka ezin hori besarkatzen saiatzea bera da interesgarria, ikustea nola egiten dion aurre bakoitzak besarkada ezinezko horri, zer sartzen duen zakuan eta zer kanpoan utzi –dena jaso nahi duena hankamotz geratzen baita beti; miresmena eta errukia, biak sorrarazten dizkigu tarteka–. Halakoxea da Paul Austerren azken eleberria. Ia mila orrialdetan barrena, pertsonaia beraren (Ferguson) lau avatar ezberdinen bilakaera aletuko zaigu, euren haurtzaro, nerabezaro eta lehen gaztaroa kontatuz, 1947-1970 urteen bitartean, AEBen historia astindu... Leer más

Don´t innovate, imitate!

26 de Agosto 2017

Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kantariak aspaldi adierazi zuen musikaren banalizazioarekiko kezka, bai eta gure artean hedatu den “karaoke kulturarekin” oso kritiko azaldu ere. Nortasuna behera ote dator imitazioaren mesede? Imitazioa da larriena, ala imitagarri diren horien homologazioa nola egiten den eta nondik datorren? Zeren eta noren klon nahi gaituzten ikusita, pentsa lezake inork hautu hori inozentea denik? Gorka Juliori ere Urbizuren ildo bereko hausnarketak irakurri dizkiogu berriki artikulu batean. Bere ondorioa: “Musika –eta beste kultura adierazpideak– sentitzeko, bizitzeko eta sormenean laguntzeko plan kolektibo bat urgentea da”.

Imitazioa premiazkoa da, baiki. Eduardo Mendoza idazleak ere halaxe zioen bere antzezlanen argitalpenaren harira, duela gutxi. Artean gazte eta berdea zela, Samuel Becketten Godoten zain eszenaratu nahi izan... Leer más

Angolatik, bihotzez

29 de Julio 2017

Iraupen laburreko leherketa bortitz bakanen eta asperraldi ordu luzeen arteko nahasketa bezala definitu zuen norbaitek gerra. Edozein unetan hiltzeko aukera izateak dakarren adrenalina ziztada legoke, batetik, eta zain egotearen desesperazioa, denborari nahi bezain azkar bultza ezina, bestetik. Zerbait bada handi gerran soldaduarentzat, etxera itzultzeko gogoa da hori. Desesperatuki zain egote horrekin estuki lotuta dago gutun-hizketa. Soldaduaren pazientzia, hala dio estereotipoak, alkoholak eta tabakoak elikatu ohi dute, eta gitarraz lagundutako kantuek eta gutunek etxemina arindu. Leku gutxitan funtzionatzen du jenero epistolarrak armadara igorri eta lubakietatik postaz bidaltzen diren filmetan bezain ongi. Berantetsitako erantzuna, berririk jaso ez edo berriak berandu eta atzerapen handiz heltzen direnean itxoiten duenaren buruan sortzen diren... Leer más