Interviewed by Oscar Lopez in Página 2
Bideoa: Harkaitz Cano elkarrizketa (Twist)
Bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Soto eta Zeberio. Haien lagun Diego Lazkano gertakari horiek urratuta bizi da geroztik. Harkaitz Canoren (Lasarte-Oria, 1975) Twist nobelaren abiapuntua da, gure historia hurbilaren pasarte gordinak fikzioaren ispiluan islatzen dituen istorio zirraragarria.
Detektibe basatiarenak
Almadía argitaletxe mexikarraren eskutik heldu zaigu El hijo de Míster Playa, Roberto Bolañoren soslai argigarria. Itxuratik bertatik hasita da erakargarri liburua, azal trokelatu eta guzti, paperaren etorkizunaz izan ditzakegun zalantzak uxatzera datorren ale horietako bat. Bolañoren hil osteko arrakasta kontutan izanda, pentsatzekoa da aurki argitaratuko dela Espainiako estatuan ere, nahiz eta idazle txiletarraren oinordekoek eta haren agente berriak hartutako norabideak zalantzak sor ditzakeen (urte askotako harremanaren ondoren, apurtu egin dituzte Anagrama argitaletxearekin izandako harremanak).
Monica Maristain da El hijo de Míster Playa saioaren egilea, eta bertan, besteak beste, Bolañoren mitoa aztertzen du, haren bizitzako pasarteak bilduz edo gezurtatuz, hura ezagutu zutenei egindako elkarrizketetatik abiatuta. Txileko haurtzaroarekin hasi, Mexikon igarotako... Read more