Elkarrizketa TVEko Página 2 telebista saioan

Maiatzak 27, 2013

Maiatzean, hamar minutuko erreportajea bota zuten TVEko Página 2 saioan Twist eleberriaren gaztelaniazko argitalpena zela eta. Oscar Lopezek egun batzuk lehenago Donostiako Parte Zaharrean eginiko elkarrizketa izan zen programaren oinarria. Hona hemen bideoa.

Bideoa: Harkaitz Cano elkarrizketa (Twist)

Otsailak 05, 2013

Bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Soto eta Zeberio. Haien lagun Diego Lazkano gertakari horiek urratuta bizi da geroztik. Harkaitz Canoren (Lasarte-Oria, 1975) Twist nobelaren abiapuntua da, gure historia hurbilaren pasarte gordinak fikzioaren ispiluan islatzen dituen istorio zirraragarria.


Detektibe basatiarenak

Urtarrilak 26, 2013

Almadía argitaletxe mexikarraren eskutik heldu zaigu El hijo de Míster Playa, Roberto Bolañoren soslai argigarria. Itxuratik bertatik hasita da erakargarri liburua, azal trokelatu eta guzti, paperaren etorkizunaz izan ditzakegun zalantzak uxatzera datorren ale horietako bat. Bolañoren hil osteko arrakasta kontutan izanda, pentsatzekoa da aurki argitaratuko dela Espainiako estatuan ere, nahiz eta idazle txiletarraren oinordekoek eta haren agente berriak hartutako norabideak zalantzak sor ditzakeen (urte askotako harremanaren ondoren, apurtu egin dituzte Anagrama argitaletxearekin izandako harremanak).

Monica Maristain da El hijo de Míster Playa saioaren egilea, eta bertan, besteak beste, Bolañoren mitoa aztertzen du, haren bizitzako pasarteak bilduz edo gezurtatuz, hura ezagutu zutenei egindako elkarrizketetatik abiatuta. Txileko haurtzaroarekin hasi, Mexikon igarotako... Gehiago irakurri

Txokolatea eta bizkotxoak

Urtarrilak 15, 2013

“Txokolatea eta bizkotxoak” ekimenaren barruan, DJ lanak egiteko parada antojagarria izan nuen urtarrilaren 15ean, “Memoriaren mapa” izenburupean, Bilboko Barrenkaleko Modesto tabernan. Hona hemen, zerrenda:

1)  Michael Jackson beltza zen garaiko kantu dantzagarria, musika beltzerako bidea zabaldu zidana: I Wanna Be Startin´ Something, Michael Jackson. 

2)  Literaturaz, pop musikaz eta modernitatez blaitu ninduen album antologiko bateko kantu antologikoa, “ze jende xelebre estazioetan” (orduan bezala orain): Taxi horiak, Itoiz.

3)  Ana Torroja telebistan, kolazko piano beltz distiratsu baten gainean etzanda, minigonaz jantzita. Amaitu da haurtzaroa: Mi costa tanto di scordarti, Mecano (bertsio italiar pirata). 

4)  Hutsera jauzi. Amorruaren soinu banda. Footing egingo banu entzungo nukeen kantua, Rocky filmeko Eye of the... Gehiago irakurri