Don´t innovate, imitate!
Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kantariak aspaldi adierazi zuen musikaren banalizazioarekiko kezka, bai eta gure artean hedatu den “karaoke kulturarekin” oso kritiko azaldu ere. Nortasuna behera ote dator imitazioaren mesede? Imitazioa da larriena, ala imitagarri diren horien homologazioa nola egiten den eta nondik datorren? Zeren eta noren klon nahi gaituzten ikusita, pentsa lezake inork hautu hori inozentea denik? Gorka Juliori ere Urbizuren ildo bereko hausnarketak irakurri dizkiogu berriki artikulu batean. Bere ondorioa: “Musika –eta beste kultura adierazpideak– sentitzeko, bizitzeko eta sormenean laguntzeko plan kolektibo bat urgentea da”.
Imitazioa premiazkoa da, baiki. Eduardo Mendoza idazleak ere halaxe zioen bere antzezlanen argitalpenaren harira, duela gutxi. Artean gazte eta berdea zela, Samuel Becketten Godoten zain eszenaratu nahi izan... Read more
Angolatik, bihotzez
Iraupen laburreko leherketa bortitz bakanen eta asperraldi ordu luzeen arteko nahasketa bezala definitu zuen norbaitek gerra. Edozein unetan hiltzeko aukera izateak dakarren adrenalina ziztada legoke, batetik, eta zain egotearen desesperazioa, denborari nahi bezain azkar bultza ezina, bestetik. Zerbait bada handi gerran soldaduarentzat, etxera itzultzeko gogoa da hori. Desesperatuki zain egote horrekin estuki lotuta dago gutun-hizketa. Soldaduaren pazientzia, hala dio estereotipoak, alkoholak eta tabakoak elikatu ohi dute, eta gitarraz lagundutako kantuek eta gutunek etxemina arindu. Leku gutxitan funtzionatzen du jenero epistolarrak armadara igorri eta lubakietatik postaz bidaltzen diren filmetan bezain ongi. Berantetsitako erantzuna, berririk jaso ez edo berriak berandu eta atzerapen handiz heltzen direnean itxoiten duenaren buruan sortzen diren... Read more
Askatasunaren kalabazak
1985ean ikusiko nuen estreinako aldiz Kalabaza tripontzia Lasarte-Oriako Teodosio zineman (gaur egun Manuel Lekuona Kultur Etxea). Urtean behin edo bitan baino errepikatzen ez zen ezohiko festa zen ikastolako ordutegiari muzin egin eta Teodosiora joate hura –leku berean ezagutuko nuen gure belaunaldiari arrasto sakona utzi zion aparteko mimo horren lana ere: Peter Roberts–. Lepo bete genuen ikastolako umeok aretoa gertakari miresgarri haren lekuko izateko. Hamar urte baino ez geneuzkan eta euskaraz ekoitzitako luzemetrai animatu bat ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Hala adierazi zitzaigun eta hala genuen barneratu: pribilegiatuak ginen, zerbait garrantzitsua ikustera gindoazen. Gure mundu globalizatu honetan, noiz sentitzen ote du gaur haur batek euskara zirrara batekin lotzen duen zerbaiten lekuko pribilegiatu dela? Zenbat bider urtean? Nekeza egiten zait... Read more
Ponte en tu tarta
Moyua plazako armarri frankistari arranoa kendu-ez-kendu eztabaida ez da berria. Behin kentzen hasita, jakina, erauzketa nork ordaindu behar duen ebaztea izaten da kontua, eta kasu honetan Espainiako Gobernuaren aurrekontuen barruan sartu behar ei dira lanak (ironikoa litzateke Espainiako Ogasun Agentziaren egoitza izanik euskal erakundeak arduratu behar izatea harrapakariaz, egia esan). Kultura Ministerioko teknikarien txostena aipatzen duen albistea irakurrita, armarri bat kentzeaz baino, laparoskopia bidez tumore bat erasotzeaz ari garela lirudike: “ikurraren zati batzuk kentzea iruditu zaie aukera egingarri bakarra. Ziur ez dauden arren, uste dute elkarri lotutako zatiek osatzen dutela eskultura. Hala, armarriaren inguruan dagoen San Joanen arranoa kenduko dute: goiko aldetik burua, alboetatik atzaparrak, eta behetik buztana. Koroa ere kenduko diote, ez delako... Read more