Waits, Tom Waits

18 de Julio 2008

Asko idatzi da Tom Waitsek gaur zortzi Donostian emandako ikuskizunaz. Itxaropen handia ipinia genuen kontzertu horretan, eta halakoetan, jakina, handiak izaten dira dezepzioaren arriskuak ere. Langa oso goian zegoen, prezioa ere bai (“Picasso bat ere garestia da”, entzun genion zale amorratu bati), baina Waitsek ez zuen hutsik egin. Ordaintzeko prest egotea ez zen, oraingoan, nahikoa. Ordu gutxitan agortu ziren telefono bidez baino eros ezin zitezkeen sarrerak, eta urrutiko erosketarekin zorterik izan ez genuenak, nor eros eta nor soborna ibili gara azken asteotan, Tom Waitsen Europako birako lehen kontzerturako sarrera Parnasorako bidaiaren pare ordaintzeko prest. Arima deabruari saltzea ere justifikatuta zegoen.

            Kantaria Kursaalera azaldu zeneko atzerapena erritoaren parte bailitzan jokatu zuen jendeak. Errezel gorri erraldoiei begira entretenitzea... Leer más

Publikoaren arreta

30 de Mayo 2008

Ez zen Bill Evans piano jotzailea pertsona erraza. Bizitza ere ez zuen erraza izan, eta –nola ez bada– inguruan zituenei zail jarri zien. Harry anaia (piano irakasle alkoholikoa berau) eta Ellaine emaztea suizidatu egin zitzaizkion, azken hau, gainera, Evansek harengandik banatu eta fan batekin ezkontzeko asmoa zuela aitortu berritan. Hori gutxi balitz, arima musikal bikia zuena galdu zuen 1961ean, bere hirukote mitikoko kontrabaxu jotzaile eta lagun mina: Scott LaFaro ahaztezina. Hogeita bost urte besterik ez zituela zendu zen LaFaro auto istripuan, eta benetan sentitu zuen Evansek haren galera. Laguna galdu ondotik, Bill Evansek heroinarekiko zuen menpekotasuna handitu eta New Yorkeko kaleetan LaFaroren arropak soinean jarrita alderrai ibili zela kontatzen da. Gaur egun jazzaren historiako klasiko jotzen den Sunday at the Village Vanguard diskoa eta haren segidakoa  ( Leer más

Europaren zauriak

02 de Mayo 2008

“Eta era berean, une goren hauetako bakoitzak hamarkadatan zehar eta mendeetan zehar ibilbide bat ezartzen du. Tximistorratz baten puntan atmosferako elektrizitate guztia biltzen den era berean, istant horietan eta denbora tarterik laburrenean, gertaera kopuru ikaragarria pilatzen da.” Stefan Zweigen Gizateriaren une gorenak liburuko aipu horrekintxe hasten da Alvaro Colomerren Guardianes de la memoria ederra. Une edo leku erabakigarriak direla sinets arazi diguten horien behaketa da kronika literario hauen xede; pairatu zituzten gertaera historikoek –dela desastre, dela agerkunde– nortasuna erabat zurrupatu dieten hiri horien oraina.

            Bartzelonako kazetari eta idazleak, artez hautatu ditu lekuak. Gernika, Txernobil, Transilvania, Lurdes eta Auschwitzera bidaiatu du, eta hiritar arruntak elkarrizketatu ditu,  bonbardaketak, desastre nuklearrak, banpiruen... Leer más

Sedimentazioa

23 de Noviembre 2007

Pablo Sastreren Gauzen presentzia saiakera ederra amaitu eta sedimentazioa da burura datorkidan lehen hitza. Sedimentazio luzeko liburua dela. Eta sedimentazio luzeko liburu gutxiegi ez ote ditugun. Ez ote den derrigorrezkoa sedimentazioaren luxua ematea idazten dugunari: hots, geure buruari denbora ematea. Eta Pablo Sastre irudikatu dut, etxean pilatutako egunkari txatalak, liburu azpimarratuak eta fotokopiak sailkatzen. Urteak daramatzate ziur aski egunkari txatal horietako batzuk mahaian pilatuta. Horietako askok ez diote jada ezertarako balio. Moztu zituenean bai, gogotsu moztu zituen, baina orain ez du oroitzen egunkariaren zein aldetako albisteagatik moztu zituen ere: bota ditu zaborretara. Hautatu ditu bakar batzuk, ordena eman die, bere iruzkinekin osatu, liburu bihurtu ditu hilabeteen buruan. Sedimentazio luzeko liburua, presaren antipodetan idatzia. Eta ez ditzagun... Leer más