El Zoo Ilógico, de la mano de Erb Mon en Txonta
ZOO ILÓGICO
Pensárselo demasiado debió de dar la espiral al caracol.
¿El caparazón? Ventajas de la evolución...
¿La venganza del caracol? Ostentar algo que no tiene parangón:
¡Ah!, por mucho que sea el Rey de la Selva, no se ha visto aún escalera alguna
con forma de león...
Oilo ipurdia
Harritzekoa ere ez da Regina Jose Galindo artista (Guatemala, 1974), performer bilakatu aurretik poesian aritu izana. Haren ekintzen izenburuak ikusi besterik ez dago: El cielo llora tanto que debería ser mujer, Mientras ellos siguen libres, No perdemos nada con nacer… Ekintza bati edo liburu bati, poema bati edo koadro bati izenburua jartzea aski baliatzen ez dugun aukera limurtzailea da. Bataioaren magia horrek testuinguru bat edo kontrapuntu ironiko bat eman diezaioke lanari, gero datorrena gutxietsi edo goratu; datorrena indartu dezake, egia, baina baita hari kontra egin ere (askotan gertatzen da, liburu/poema/koadro baten gauzarik onena izenburua izatea… Izenburuz osatutako katalogoak osatzeko gogoa pizten zaigu halakoetan. Zer egin, bestalde, etengabe bururatzen zaizkigun obrarik gabeko izenburu umezurtz horiekin?).
1999. urtean zubi batetik zintzilik poemak errezitatzen hasten... Leer más
Gau bat Baconekin
Azken urteotan hedatu den joera da: margolari handi baten erakusketa inauguratzen den aldiro, egunkariko argazkilariak giza-kontrastea bilatzen du, ikuslearen soslaia, bisitariaren begirada, koadroari testuinguru bat ematen dion giza figura anakronikoaren kontrapisua. Garai batean pintore horren koadro esanguratsuren batek bereganatuko zuen protagonismoa bete-betean, baina jada ez: hari gutxi iritziko balio bezala, koadroarekin batera, hura ikustera etorri den norbait ehizatzen du guretzat argazkilariak. Ikuslearengana, bere begiradara aldatu da atentzioaren fokoa. Horrela, prentsako argazkietan, XXI. mendeko ama-alabak ikusi ditugu Velazquezen koadro baten aurrean makurturik –alabak bideo-joko bat du esku artean, amak Gucci poltsa–; ikusi ditugu museoetako gidari uniformedunak jende saldoa leziatzen; zaindariak artelanak zaintzen; ikusi ditugu japoniar kameradun harrituak Goyaren... Leer más