Némirovskyren larruzko maleta

Abenduak 19, 2008

Datorren urteko martxoaren amaierara... Gehiago irakurri

Errepikapenaren bluesa

Azaroak 14, 2008

Bada dioenik blues kantu guztiak berdinak direla. Eta arrazoi du. Berdinak dira blues kantu guztiak, rock kantu guztiak berdinak diren heinean, Requiem meza guztiak berdinak diren heinean, halterofilia jasotzaile guztiak eta Tourreko mendiko etapa guztiak berdinak diren heinean. Blues kantu guztiak berdin-berdinak dira, gizon-emakume guztiak berdinak diren neurrian. Gizon bat, boz bat. Gizon bat, blues bat. Karmelo C. Iribarren poetari neurtitz pare lapurtuz: igual-igualak dira blues kantu guztiak, garrafoiko bi ginebra tanta elkarren ondoan jarrita bezain antzeko.

Konplexutasun mugatua eta egitura zurrun-antza atxikitzen zaie blues kantuei, eta onartu beharra dago badutela horretatik zerbait. Baina errito batek edo alkimia ariketa batek eskatzen duten errepikapenaren erritual horri zor zaio zurruntasun hori. Singularrean zein pluralean erabili (I´m blue;... Gehiago irakurri

Waits, Tom Waits

Uztailak 18, 2008

Asko idatzi da Tom Waitsek gaur zortzi Donostian emandako ikuskizunaz. Itxaropen handia ipinia genuen kontzertu horretan, eta halakoetan, jakina, handiak izaten dira dezepzioaren arriskuak ere. Langa oso goian zegoen, prezioa ere bai (“Picasso bat ere garestia da”, entzun genion zale amorratu bati), baina Waitsek ez zuen hutsik egin. Ordaintzeko prest egotea ez zen, oraingoan, nahikoa. Ordu gutxitan agortu ziren telefono bidez baino eros ezin zitezkeen sarrerak, eta urrutiko erosketarekin zorterik izan ez genuenak, nor eros eta nor soborna ibili gara azken asteotan, Tom Waitsen Europako birako lehen kontzerturako sarrera Parnasorako bidaiaren pare ordaintzeko prest. Arima deabruari saltzea ere justifikatuta zegoen.

            Kantaria Kursaalera azaldu zeneko atzerapena erritoaren parte bailitzan jokatu zuen jendeak. Errezel gorri erraldoiei begira... Gehiago irakurri

Publikoaren arreta

Maiatzak 30, 2008

Ez zen Bill Evans piano jotzailea pertsona erraza. Bizitza ere ez zuen erraza izan, eta –nola ez bada– inguruan zituenei zail jarri zien. Harry anaia (piano irakasle alkoholikoa berau) eta Ellaine emaztea suizidatu egin zitzaizkion, azken hau, gainera, Evansek harengandik banatu eta fan batekin ezkontzeko asmoa zuela aitortu berritan. Hori gutxi balitz, arima musikal bikia zuena galdu zuen 1961ean, bere hirukote mitikoko kontrabaxu jotzaile eta lagun mina: Scott LaFaro ahaztezina. Hogeita bost urte besterik ez zituela zendu zen LaFaro auto istripuan, eta benetan sentitu zuen Evansek haren galera. Laguna galdu ondotik, Bill Evansek heroinarekiko zuen menpekotasuna handitu eta New Yorkeko kaleetan LaFaroren arropak soinean jarrita alderrai ibili zela kontatzen da. Gaur egun jazzaren historiako klasiko jotzen den Sunday at the Village Vanguard diskoa eta haren... Gehiago irakurri