“Doctor en Alaska” berrikusiz
Estimatzekoa da DVDei esker garai bateko telesail zaharrak berriro ikusteko aukera izatea. Nostalgiak eramaten gaitu batzuetan haiek erosi eta berrikustera, eta litekeena da, gure memoriaren traizio edergarria medio, tarteka zaputzaldi galantak hartzea ere. Ez zait halakorik gertatu “Doctor en Alaska” (Northern Exposure) telesaila berbisitatu dudalarik. Alderantziz, oroitzen nuena baino are hobea iruditu zait. Espainiako Telebistako bigarren katean ordu txikietan ematen zuten hura telesail erabat literarioa zen akordua banuen ere, berrikustean ohartu naiz oroitzen nuena baino literarioagoa dela: ipuinez, ahozko tradizioarekiko zordun diren istorio harrigarriz eta fabulaz beteriko telesail honetan, etengabeak dira sorkuntza prozesuari, zinemari, arteari eta literaturari egindako keinuak. Pertsonaiak trebeki daude eraiki eta pentsatuak, judutar leinuko Joel Fleischmann... Read more
Nip/Tuck
Gau bat Baconekin
Azken urteotan hedatu den joera da: margolari handi baten erakusketa inauguratzen den aldiro, egunkariko argazkilariak giza-kontrastea bilatzen du, ikuslearen soslaia, bisitariaren begirada, koadroari testuinguru bat ematen dion giza figura anakronikoaren kontrapisua. Garai batean pintore horren koadro esanguratsuren batek bereganatuko zuen protagonismoa bete-betean, baina jada ez: hari gutxi iritziko balio bezala, koadroarekin batera, hura ikustera etorri den norbait ehizatzen du guretzat argazkilariak. Ikuslearengana, bere begiradara aldatu da atentzioaren fokoa. Horrela, prentsako argazkietan, XXI. mendeko ama-alabak ikusi ditugu Velazquezen koadro baten aurrean makurturik –alabak bideo-joko bat du esku artean, amak Gucci poltsa–; ikusi ditugu museoetako gidari uniformedunak jende saldoa leziatzen; zaindariak artelanak zaintzen; ikusi ditugu japoniar kameradun harrituak Goyaren... Read more
Iragazkortasunaz
Bizilagunak gorrotatzea da errazena. Batez ere zurezko etxeetan. Ozen mintzatzen direlako, bachata gogaikarri hori jarrita dantza egiten dutelako goizeko ordubietan; haien zakurrek zaunka eta intziri egiten dutelako desorduetan, ez dakitelako auzoek danbatekorik eman gabe aterik ixten. Bi buelta ematen dizkiolako bakoitzak bina sarrailari, zartailuz jota bezala. Lapurretara etorrita ere... tipulinen ordez diamanteak bagenitu legez hozkailuetan gordeta! Eta, egiaz, daukaguna dira: paperezko paretak –teloiak apenas– eta bizilagunei nahi eta nahi ez entzun beharreko sesioak (bikoitzak batzuetan: beti da gurean ikuslearen eguna –entzulearena, hobe esan–). Auzoen bozak badu kontzientziaren ahotsarekin parekotasunik. Oihartzun gertu horiek, nondik datoz? Egurrezko zutabeetan gora ala lurretik? Goiko solairutik ala albokotik? Ondoko ezkaratzetik ala norberarenetik? Bai,... Read more