Twist Booktrailer

30 November 2011

Txirrindularien tribua

29 October 2011

Lantzean behin txirrindulari bat hiltzen da bide bazterrean eta ahoa betetzen zaigu errepidearen epikari buruz hizketan, J.A. Bardem zaharraren Muerte de un ciclista filma gogoan. Uda etortzen denean Fernando Fernán Gómezen Las bicicletas son para el verano berritzen dugu urtero, izenburua filma bezain ona duen Espainiako Errepublika garaiko loraldi laburraren isla malenkoniatsua den antzezlana, gero egileak berak film bilakatuko zuena. Eta nola ahaztu, Verano azul telesaileko sintonia txistukaria, belaunaldi oso baten eguzkipeko aisialdia pozkidaz markatu zuena. Harrigarria ere bada bike-movie gehiago ez izatea, tarteka belgiarrak eta frantsesak saiatu saiatzen diren arren (Le vélo de Ghislain Lambert, kasu), esan liteke egin gabe dagoela txirrindularitzari buruzko film “definitiboa”. Zineman bakarrik ez, literaturan ere fruitu oparoak eman ditu txirrindularitzak; urrunago... Read more

iPad bat eta masustak bidean

02 July 2011

Edo zergatik ez duzun (oraingoz) E-book/iPad bat erosi. 


Paperaren desagerpenarekin hau ere aldatuko da, noski, baina bitartean… bitartean, zelako plazera.

Plazera, eta plazera baino lehenago panikoa: uda pasatzera etorri zaren kalaportu bakartian, maletan ekarritako literatur bazka uste baino lehen agortzean sentitu duzuna (“Ikusten? E-book bat erosi izan bazenu garaiz!”). Normalean ez duzu hutsik egiten kalkuluetan, aterpetxe nuklear batean urtebete pasatzeko adinako material literarioa eraman ohi duzu aldean beti, zer gerta ere, badaezpada. Baina oraingoan ez duzu asmatu. Hondartzan eta arroketan asko irakurtzen da, eta marmokek uretara sartzen uzten ez badizute, are gehiago. 

Zure burua soja-esne kartoiaren alemanierazko argibideak enegarrenez irakurtzen topatu duzunean jabetu zara egoeraz. Larrialdi bat da. Sei kilometrotara dago zibilizazioa: bizikleta hartu eta hara... Read more

“Inside Moebius”

26 March 2011

Atera berri da Frantzian “Inside Moebius” saileko seigarren alea, azkena omen dena, nahiz eta Jean Giraud tartean egonda, ez dagoen ziur esaterik (gazteleraz Norma etxeak argitaratu ditu lehen bi koadernoak, liburuki bakarrean). Azken urteotan, egomania gehiegizkoan erori eta trazuan errazkeriara jo izana leporatu diote Moebius ezizenarekin ezagun egin zen Jean Giraud komikigileari bere jarraitzaile sutsuenetako askok. Haren ahalegina aintzakotzat hartzekoa delakoan nago, ordea; hain boladan dagoen autofikzio ariketa marraztua baita finean “Inside Moebius”: metakomikia eta autoparodia à tout et plein. Egileak bere burua marrazten du “B” izeneko basamortuan alderrai, eta basamortu honetan aurre egiten die kontu eske edo abentura berrietarako istorioen erregu datozkion pertsonaiei. Ez dira falta eskaera hertsakorrak eta trapu zikinak leporatzeko uneak (“marraz nazazu gehiago eta... Read more