Europaren zauriak

02 May 2008

“Eta era berean, une goren hauetako bakoitzak hamarkadatan zehar eta mendeetan zehar ibilbide bat ezartzen du. Tximistorratz baten puntan atmosferako elektrizitate guztia biltzen den era berean, istant horietan eta denbora tarterik laburrenean, gertaera kopuru ikaragarria pilatzen da.” Stefan Zweigen Gizateriaren une gorenak liburuko aipu horrekintxe hasten da Alvaro Colomerren Guardianes de la memoria ederra. Une edo leku erabakigarriak direla sinets arazi diguten horien behaketa da kronika literario hauen xede; pairatu zituzten gertaera historikoek –dela desastre, dela agerkunde– nortasuna erabat zurrupatu dieten hiri horien oraina.

            Bartzelonako kazetari eta idazleak, artez hautatu ditu lekuak. Gernika, Txernobil, Transilvania, Lurdes eta Auschwitzera bidaiatu du, eta hiritar arruntak elkarrizketatu ditu,  bonbardaketak, desastre nuklearrak, banpiruen... Read more

Sedimentazioa

23 November 2007

Pablo Sastreren Gauzen presentzia saiakera ederra amaitu eta sedimentazioa da burura datorkidan lehen hitza. Sedimentazio luzeko liburua dela. Eta sedimentazio luzeko liburu gutxiegi ez ote ditugun. Ez ote den derrigorrezkoa sedimentazioaren luxua ematea idazten dugunari: hots, geure buruari denbora ematea. Eta Pablo Sastre irudikatu dut, etxean pilatutako egunkari txatalak, liburu azpimarratuak eta fotokopiak sailkatzen. Urteak daramatzate ziur aski egunkari txatal horietako batzuk mahaian pilatuta. Horietako askok ez diote jada ezertarako balio. Moztu zituenean bai, gogotsu moztu zituen, baina orain ez du oroitzen egunkariaren zein aldetako albisteagatik moztu zituen ere: bota ditu zaborretara. Hautatu ditu bakar batzuk, ordena eman die, bere iruzkinekin osatu, liburu bihurtu ditu hilabeteen buruan. Sedimentazio luzeko liburua, presaren antipodetan idatzia. Eta ez ditzagun... Read more