Idazmakinak: binilo berria?

05 July 2014

Garai batean bazen zerbait idazmakinaz idaztea. Zenbat aldiz ez ote dugu Paul Auster ikusi, bere Olympia makinarekin? Cormac McCarthyk kontatu ohi duenez, Olivetti Lettera 32 bat erabili zuen hamarkada luzetan, noizean behin hautsa kentzea baino mantenu gehiagorik eskatzen ez ziona. Ez zuen, gainera, McCarthyk leku aratz eta garbietan lan egiten, hain zuzen: Suttree nobelako pasarte asko, Tennesseeko abeletxe batean idatzi zituen, txerriz inguratuta. Txirrindulariek bizikletekin bezala, idazleak idazmakinekin agertu behar argazkietan. Hala zen legea.  Izenetik bertatik hasita (Smith Corona, Underwood), armekin parekatzen ziren sarri idazmakinak –Remington etxeak, izatez, biak fabrikatzen zituen–.

Brian Awehalik horrela idatzi du duela zenbait aste East Bay Express astekarian:  “Idazmakinekiko interes berritua ez da moda kontua bakarrik. Eguneroko martxa... Read more

Badiako kaian eserita

07 June 2014


Zoo-Illogical, by Erb Mon in Eibar

22 April 2014


Pairatzeko tenorea

05 January 2013

Ezinezkoa Mexiko DFko Tenampa aretoan Bolañorekin ez akordatzea: mariatxiek abesten duten bitartean –lau talde aldi berean, nork ozenago, mahaietako eskarien arabera elkar zanpatuz–, deskarga elektrikoak eskaintzen ditu gizonezko batek mahairik mahai, akordeoia bailitzan lepotik zintzilik dakarren bateria batekin. Hogei peso dira kalanbre bakoitzeko. Dibertitzeko modua omen: toquecitos esaten diote. Tekila edale gautxoriak sokasaltoan ibiltzeko moduko metalezko bi heldulekuri eutsi behar die, eta apurka-apurka handitu egingo da deskargaren zenbatekoa, bezeroak duen jasateko ahalmenaren arabera eta hark geratzeko eskatu arte. Bada berehala amore ematen duenik, bai eta konbultsioetan oker-oker eginda eusten dionik ere. Nerabe talde bat daukagu ondoko mahaian, eskutik elkarri helduta ferra bat osatzen; ferraren muturreko neska banak eusten diete metalezko heldulekuei. Mendi... Read more