Adio, kazetari, adio!

09 October 2015

“Internet, mundu elektronikoak dakarren bolada pasakor horietako bat da, merkatuaren indarrek lehenago edo beranduago bere testuinguru egokian kokatuko dutena. Bitartean, bere defendatzaile sutsuekiko, garai batean esperanto hizkuntzaren zaleekiko eta irrati-afizionatuekiko izan genuen ulerkortasun eta tolerantzia maila berbera izan beharko dugu. Harro desfilatuko du eszenatokian Internetek ordubetez, baina gero, bigarren mailako komunikabideen artean merezi duen lekua hartuko du”. Egun The Guardianen ari den Simon Jenkins kazetariarenak dira hitz hauek, The Times egunkarian argitaratuak, 1997. urtean, Internetek paperezko egunkariak, komunikabideak eta gure bizitzak erabat irentsi aurretik. Ezin esan Nostradamus Saria jasotzeko moduko berbak izan zirenik Jenkinsenak. Denborak ematen duen talaiatik erraza da haren pronostikoa gutxiestea, baina, egiari zor, telefonoak... Read more

Gutun-hizketak

10 May 2015

Poema bat plaza publiko bat den bitartean –ez da garrantzitsua poetaren sentimendua bera, baizik eta plaza horretara hurbiltzen diren irakurleengan piz dezakeena–, gutun bat aldebiko sentimendu eta gogoetei soilik dagokien eremu pribatu kodifikatua da, printzipioz. Printzipioz diogu, idazle askoren gutun pribatuetan nabarmenegia baita idazten ari zirena inoiz argitaratua izango zen aukeraz kontzientegi direla sarri. Euren obraren parte jotzen zituztela gutunak, alegia, eta horrek areagotu egiten zuela interesante plantak egiteko joera, zeharka publiko zabalari ari zaiola badakienaren maskarada. Zilegi da gutun baten kopia gorde edo hura garbira pasatzea, adibidez? Maiteminduta dago benetan maitasun gutun bat txukunera pasatzeko adinako trenpua duena? Kafkak berak garbira pasatu zuen Aitari gutuna bezala ezaguna den kontu-kitatze luzea, egiaz aitak sekula ez baina... Read more

Hitz gakoaren errituala

14 February 2015

Hatz-marka digitalak ezagutzeko gaitasuna duten gailu berriek passwordak ezabatuko ote dituzte aurki? Posta digitalean sartzeko, hegaldi bat edo hotel bat erreserbatu zein erosketak egiteko, edozein webgunetara sartzeko hautatzen ditugun hitz gako horiek burukomin bihurtu dira askorentzat. Ahaztu egiten zaizkigulako, beti bat eta berbera izatea ez delako aski, zenbaki bat eta maiuskula bat galdatzen zaizkigulako orain gure hobebeharrez... Hackerren mamu abstraktua aitzakia, etengabe eskatzen digute gure sekretua berritzeko. Zein hitz hautatu, honenbestez, gure gako gisara? Zein buru mekanismo kontziente edo inkontzientek gidatzen gaitu hautu horretan? Asko omen dira, euren memoria txarrean konfiantzarik ez eta, “incorrect” hitza erabiltzen dutenak, sistemak berak gogorazten baitie hartara erratzen direnean: “Your password is incorrect”. Ian Urbinak gaiari... Read more

Idazmakinak: binilo berria?

05 July 2014

Garai batean bazen zerbait idazmakinaz idaztea. Zenbat aldiz ez ote dugu Paul Auster ikusi, bere Olympia makinarekin? Cormac McCarthyk kontatu ohi duenez, Olivetti Lettera 32 bat erabili zuen hamarkada luzetan, noizean behin hautsa kentzea baino mantenu gehiagorik eskatzen ez ziona. Ez zuen, gainera, McCarthyk leku aratz eta garbietan lan egiten, hain zuzen: Suttree nobelako pasarte asko, Tennesseeko abeletxe batean idatzi zituen, txerriz inguratuta. Txirrindulariek bizikletekin bezala, idazleak idazmakinekin agertu behar argazkietan. Hala zen legea.  Izenetik bertatik hasita (Smith Corona, Underwood), armekin parekatzen ziren sarri idazmakinak –Remington etxeak, izatez, biak fabrikatzen zituen–.

Brian Awehalik horrela idatzi du duela zenbait aste East Bay Express astekarian:  “Idazmakinekiko interes berritua ez da moda kontua bakarrik. Eguneroko martxa... Read more