Idazmakinak: binilo berria?

05 de Julio 2014

Garai batean bazen zerbait idazmakinaz idaztea. Zenbat aldiz ez ote dugu Paul Auster ikusi, bere Olympia makinarekin? Cormac McCarthyk kontatu ohi duenez, Olivetti Lettera 32 bat erabili zuen hamarkada luzetan, noizean behin hautsa kentzea baino mantenu gehiagorik eskatzen ez ziona. Ez zuen, gainera, McCarthyk leku aratz eta garbietan lan egiten, hain zuzen: Suttree nobelako pasarte asko, Tennesseeko abeletxe batean idatzi zituen, txerriz inguratuta. Txirrindulariek bizikletekin bezala, idazleak idazmakinekin agertu behar argazkietan. Hala zen legea.  Izenetik bertatik hasita (Smith Corona, Underwood), armekin parekatzen ziren sarri idazmakinak –Remington etxeak, izatez, biak fabrikatzen zituen–.

Brian Awehalik horrela idatzi du duela zenbait aste East Bay Express astekarian:  “Idazmakinekiko interes berritua ez da moda kontua bakarrik. Eguneroko martxa... Leer más

Badiako kaian eserita

07 de Junio 2014

San Francisco AEBetako hiririk europarrena dela esaten didatenean ez dut deus ulertzen. Europaren idealizazio batetik abiatzen da akaso uste hori? Oinez ibiltzea posible ez ezik atsegina da hemen, jende asko  dabil bizikletan, Citizen Chain bezalako hitz-jokoak dituzten bizikleta-dendak daude (“Rosebud was a bike”), garraio publikoa txukuna da, ardoaren kultura handia dago eta jendeak kafetegiez, zuzeneko musikaz eta bizitzaz gozatzen duela dirudi lehen begiratuan... Baina zertaz ari dira zehazki Europaz ari direnean? Euskal mendizaleak mendian gurutzatzean bezala, halaxe diosal egiten diote elkarri hiritarrek ezezagunei. Hirugarren egunetik aurrera zerorri hasten zara, nahi gabe, auzoei diosal egiten. Kutsagarria da. Irribarre egiten dizute kalean eta ez dirudi fake bat denik. Dolarraren pultsua ez da New Yorken bezain nabarmena, zerbitzariek ez dute propinaren ehizan hain modu... Leer más

El Zoo Ilógico, de la mano de Erb Mon en Txonta

22 de Abril 2014


ZOO ILÓGICO

Pensárselo demasiado debió de dar la espiral al caracol.
¿El caparazón? Ventajas de la evolución...
¿La venganza del caracol? Ostentar algo que no tiene parangón:
¡Ah!, por mucho que sea el Rey de la Selva, no se ha visto aún escalera alguna
con forma de león...


Pairatzeko tenorea

05 de Enero 2013

Ezinezkoa Mexiko DFko Tenampa aretoan Bolañorekin ez akordatzea: mariatxiek abesten duten bitartean –lau talde aldi berean, nork ozenago, mahaietako eskarien arabera elkar zanpatuz–, deskarga elektrikoak eskaintzen ditu gizonezko batek mahairik mahai, akordeoia bailitzan lepotik zintzilik dakarren bateria batekin. Hogei peso dira kalanbre bakoitzeko. Dibertitzeko modua omen: toquecitos esaten diote. Tekila edale gautxoriak sokasaltoan ibiltzeko moduko metalezko bi heldulekuri eutsi behar die, eta apurka-apurka handitu egingo da deskargaren zenbatekoa, bezeroak duen jasateko ahalmenaren arabera eta hark geratzeko eskatu arte. Bada berehala amore ematen duenik, bai eta konbultsioetan oker-oker eginda eusten dionik ere. Nerabe talde bat daukagu ondoko mahaian, eskutik elkarri helduta ferra bat osatzen; ferraren muturreko neska banak eusten diete metalezko heldulekuei. Mendi... Leer más