Jerry Seinfeld eta autofikzioa
Jerry Seinfeld, Woody Allen legez, Stand Up Comedy jeneroak ezagun egin zuen komediantea da. Stand Up komedia(umoregile bat zutik, bakar-bakarrik, eguneroko bizitzarekin lotutako pasadizo labur barregarriak aletzen), New York iparraldeko Catskills mendietako hoteletako tabernatan sortu zen, larunbat arratsetan komunitate judutarra entretenitzen zuten aktoreen bakarrizketa zorrotz eta sarkastikoak boladan jarri zirenean. Handik Manhattanera hedatu ziren, eta Manhattanetik mundura.
Jakina da AEBetako gizartea trebea dela edozein produktu masiboki merkaturatu aitzin irtenbide komertzialak aldez aurretik neurtzeko sistemak asmatzen, eta horren adibide da zutikako komedia mota hau: klubetako entzulegoa probaleku aparta zen umorearen eltzea sutan jartzeko. Zuzeneko publikoaren azterketa gainditurik (kasu honetan antzerkia baino askoz ere merkeagoa zena: hitza da bakarlari... Read more
“Doctor en Alaska” berrikusiz
Estimatzekoa da DVDei esker garai bateko telesail zaharrak berriro ikusteko aukera izatea. Nostalgiak eramaten gaitu batzuetan haiek erosi eta berrikustera, eta litekeena da, gure memoriaren traizio edergarria medio, tarteka zaputzaldi galantak hartzea ere. Ez zait halakorik gertatu “Doctor en Alaska” (Northern Exposure) telesaila berbisitatu dudalarik. Alderantziz, oroitzen nuena baino are hobea iruditu zait. Espainiako Telebistako bigarren katean ordu txikietan ematen zuten hura telesail erabat literarioa zen akordua banuen ere, berrikustean ohartu naiz oroitzen nuena baino literarioagoa dela: ipuinez, ahozko tradizioarekiko zordun diren istorio harrigarriz eta fabulaz beteriko telesail honetan, etengabeak dira sorkuntza prozesuari, zinemari, arteari eta literaturari egindako keinuak. Pertsonaiak trebeki daude eraiki eta pentsatuak, judutar leinuko Joel Fleischmann... Read more