Zine izarak. Workshop
Angolatik, bihotzez
Iraupen laburreko leherketa bortitz bakanen eta asperraldi ordu luzeen arteko nahasketa bezala definitu zuen norbaitek gerra. Edozein unetan hiltzeko aukera izateak dakarren adrenalina ziztada legoke, batetik, eta zain egotearen desesperazioa, denborari nahi bezain azkar bultza ezina, bestetik. Zerbait bada handi gerran soldaduarentzat, etxera itzultzeko gogoa da hori. Desesperatuki zain egote horrekin estuki lotuta dago gutun-hizketa. Soldaduaren pazientzia, hala dio estereotipoak, alkoholak eta tabakoak elikatu ohi dute, eta gitarraz lagundutako kantuek eta gutunek etxemina arindu. Leku gutxitan funtzionatzen du jenero epistolarrak armadara igorri eta lubakietatik postaz bidaltzen diren filmetan bezain ongi. Berantetsitako erantzuna, berririk jaso ez edo berriak berandu eta atzerapen handiz heltzen direnean itxoiten duenaren buruan sortzen diren... Read more
Askatasunaren kalabazak
1985ean ikusiko nuen estreinako aldiz Kalabaza tripontzia Lasarte-Oriako Teodosio zineman (gaur egun Manuel Lekuona Kultur Etxea). Urtean behin edo bitan baino errepikatzen ez zen ezohiko festa zen ikastolako ordutegiari muzin egin eta Teodosiora joate hura –leku berean ezagutuko nuen gure belaunaldiari arrasto sakona utzi zion aparteko mimo horren lana ere: Peter Roberts–. Lepo bete genuen ikastolako umeok aretoa gertakari miresgarri haren lekuko izateko. Hamar urte baino ez geneuzkan eta euskaraz ekoitzitako luzemetrai animatu bat ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Hala adierazi zitzaigun eta hala genuen barneratu: pribilegiatuak ginen, zerbait garrantzitsua ikustera gindoazen. Gure mundu globalizatu honetan, noiz sentitzen ote du gaur haur batek euskara zirrara batekin lotzen duen zerbaiten lekuko pribilegiatu dela? Zenbat bider urtean? Nekeza egiten zait... Read more
Gidoiak doitzen
Ari dira, apurka-apurka, gidoigileak euren burua ezagutarazten: David Simon, Aaron Sorkin, Lena Dunhan, Charlie Kaufman... jada ez dira ekoizleen esanetara lan egiten duten artisauak, kontagintza irauli duten egileak baizik. Elkarren oso ezberdinak izanagatik, denek konpartitzen dute zerbait: arriskuak hartzen dituzte, traizio egiten diote gidoiaren esku-liburu ortodoxoari eta euren istorioak kontrolatzen dituzte. Spike Jonze, Being John Malkovich eta Adaptation filmekin harritu gintuen zuzendariak, jatorrizko gidoirik onenaren saria jaso du aurten Her filmari esker. Aurrekoak baino gozoago den komedia ekarri digu oraingoan: bere sistema eragilearen ahotsarekin maitemintzen da Joaquin Phoenixen pertsonaia. Ez zaigu batere zientzia fikziozko egiten, protagonistak eskuko telefonoaren bidez mundua liseritzen duen gizartea geurea baita eta ez etorkizunekoa.... Read more