Zirriborroak eta gero
Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk.
Consonnik argitaratu du bilduma, euskaraz zein gaztelaniaz.