Zaldiak, denbora


Zerumugan bizi da, beraz inon ez,
zu hara heldu orduko, urtu dena lez.
Harea-erlojuetan, jada ez dago,
Hatz puntarekin ere ez duzu atzemango.
Haize boladak bidea marraz
dezan utziko dugu, nahas-mahas.
Entzun orduko, pasa da xarma,
esan orduko, akabo.

Norbaitek esan zizun, “beti da garaiz”.
Norbaitek esan zizun, “beti berandu”.
Ferrarik gabe, uhalak aske,
tximak airean,
dihoan zaldia.

Iparra
hegoan dauka eta,
hegoa berriz, non da?
Iparraldean edo
are urrunago…

Zerumugan bizi da, beraz inon ez...

Music: Juantxo Zeberio (Tenpora)
Listen to the song here.