Martutene
Saizarbitoria guztiak daude Martutenen: dorpezia afektiboak zerrendatu eta emakumezkoen barne gogo ustez zundaezinean arrakastaz murgiltzeko gai dena; euskal gatazka deritzon hori denboran aurrera eta atzera, ezker eskuin eta alderik alde haztatzen dakiena; nazionalismoaz arduratzen dena (“Abaituari ez dio onik egiten euskal nazionalista ez direlako beren buruak, bestelako meritu barik, kosmopolita eta ilustratutzat dituztenak”)... Saizarbitoria guztiak daude Martutenen, saiogilea eta nobelista, eta baita bere obraren autoexegesia egiten duena ere, sotilki eta hirugarrenen bidez, inork ausarkeria eta neke hori hartzerik nahi ez balu bezala. Max Frisch-en lana laudatzeko hitzik gehienek balio dute harentzat ere: “La historia de la literatura cometería un grave error si no le viera como un pensador”.
Saizarbitoria guztiak daude Martutenen, gizarte ereduak leherrarazi eta... Gehiago irakurri
Montauk
Txikia bezain mamitsua da Max Frischen Montauk. Bere burua... Gehiago irakurri
Aurreskuaren ertzak
Asier Zabaleta dantzariak opari ederra egin zigun joan den uztailaren 7an Donostiako Pasealeku Berrian zebiltzan ibiltari despistatu zein aldez aurretik jakinaren gainean geunden ikusleoi. Joan zaretenei, adio pieza labur eta hunkigarria estreinatu zuen, bakar-bakarrik, egurrezko bost aulki tolesgarri eta kolore ezberdinetako bost jaka beste atrezzorik gabe, Jorge Oteizaren eskulturaren altzoan.Lekuaren beraren xarma ikusita, harrigarria begitandu zitzaigun Urgull mendiak duen itsasora begirako magal hori, eszenatoki natural paregabea, antzeko ikuskizunetarako gehiago ez erabiltzea. Espero izatekoa da Donostia 2016ren aitzakian halakoak ugaritzea, nahiz eta emanaldi hau Zabaletaren Ertza konpainiak bere kabuz eta iniziatiba propioz, laguntzarik gabe garatu duen: eraikinetan dirua gastatzeko garaia amaitu den honetan, dauzkagun txokoak artez hornitzeak behar luke... Gehiago irakurri
New Yorki buruz oroitzen ez nituen gauzak
Lehena: ateak handiak eta astunak dira. Kosta egiten da ateak ireki eta ixtea. Indarra eta milioi bat dolar izatea komeni da hemen bizitzeko.
Bigarrena: hiria betikoa da eta aldatu egin da (ahaztu nuen arren, beti da betikoa eta beti ari da aldatzen). Aspaldiko partez New Yorkera etorrita, atentzioa ematen duen lehen gauza bizikletak dira. Duela ez hainbeste urte, mezulari profesionalez haraindi, arraroa zen Manhattanen txirrindulari bat topatzea, eta “kamikaze” zen hura ikusitakoan bururatzen zitzaizun lehen hitza. Asko aldatu dira gauzak geroztik. Kamikaze samarra da oraindik Sagar Handian bizikletan dabilena –horren lekuko hiriko hainbat errepide bazterretan kateatuta topatzen dituzun zuriz margotutako bizikleta zaharren hezurdurak: autoek harrapatuta hildako txirrindularien omenezko herri-ekimena, azala lazteko modukoa–. Hala... Gehiago irakurri