On Quixotek Gaur Egun aurkeztu zuenekoa

Irailak 03, 2013

Literaturaren eta zenbait telesailen arteko loturak ikusten setatuta gabiltzanoi arrazoia ematera dator Aaron Sorkinen The Newsroom. Ez soilik The West Wing hartako berba jario etengabeari eutsi eta oso osorik elkarrizketen gainean sostengatzen den tramankulu dramatiko paregabea delako, baizik eta baita Will McAvoy protagonistak (Jeff Daniels, bere bizitzako paperean) bere burua On Quixotetzat duelako ere. Ez da txantxa. Edo bai. Albistegietako izarra izateaz gain, bere ofizioarekin konprometitutako kazetari zorrotza, apasionatua eta soborna ezina baita McAvoy. Hainbat ataletan esplizito egiten du –ironikoki, nola bestela?– Quixote izaera hori: “Ni naiz Quixote, eta zu Santxo, ene ezkutari fidela!” diotsa produktoreari. Fox News bezalako korporazio handiek euren burua Deabruari saldu dioten garaian, albistegi serio, independente eta... Gehiago irakurri

Deadwood

Urtarrilak 15, 2011

Hari buruz tesi mardula idatz daitekeen beste telesailetako bat dugu Deadwood western ederra, oraingoan ere, sarean edo dvd formatuan baino eskuragarri ez duguna, geure telebista kateen programazio irizpide trebeei esker. CNN+ (“errealitatearen” kontaketa) Gran Hermano 24h kateak (tele-errealitatearen kontaketa) ordezkatu izana dugu Espainiako estatuko spaghetti-westernaren azken sintoma. Jende askok pena adierazi du informazio katearen itxieraren berri izanda, baina nago garai bateko ezkerreko euskal alderdi politiko batekin gertatzen zen gauza beretsua gertatu dela CNN+ katearekin ere: jendeak arrazoia ematen zion, botorik ez, ordea. Baina hori beste western bat da...

XIX. mendearen amaieran girotuta dago Deadwood eta izen bereko asentamentu baten lehen pausoak erakusten zaizkigu bertan, inongo western klasikotan azaldu izan zaiguna baino askozaz ere modu... Gehiago irakurri

Mad Men

Urriak 11, 2010

Jaso dituen Emmy sariak dira gutxienekoa,  Mad Men da AEBetako fikzioaren itsasargi berria.  Tximinia berria esan behar genuke agian, tabakoaren keak bertan duen presentzia demasekoa ikusita. Noizbait lehertu behar zuen nikotina erreprimitu horrek guztiak. Telesail honek mendekua hartzen die debeku guztiei. Apenas dagoen sekuentziarik zigarro bat pizten ez dutenik eta ez dira bi minutu pasatzen pertsonaietako batek bere buruari ipurdi zabaleko edontzian pattar txorrotada luzea atera gabe (bizioak uzteko trantzean zaudetenok, ez inguratu). Ipurdi zabalez mintzo garen honetan, bestalde, ez dira edontzietakoak bakarrak: Joan idazkariaren papera jokatzen duen Christina Hendricksek, desira kolektiboaren subjektu berri bilakaturik, zoratzen dauka mass-media eta dantzan darabiltza heterosexual zein homosexual amerikarrak –bada Cher berria bataiatu duenik–.  Baina ez dira... Gehiago irakurri

Gidoilarien gurua

Ekainak 19, 2010

Duela zenbait aste, gidoilarien gurua, Robert McKee izan genuen Bilbon bisitan. Jakinmina handi samarra zen profesioko jendearen artean, baina ezin esan erabat ase gintuenik. Robert McKeek zortzi orduz hitz egin zuen Bilboko EITBren egoitzan, berrehuna euro ordaindu genuen berrehun inuxenteren aurrean: telebistaren etorkizuna ardatz izatea espero zen, baina McKeek –amerikar petoa dela argitu beharrik ba al dago?– bere liburuaren bariazioak (gazteleraz El guión; biblia laranja hori) besterik ez zituen ekarri. Puntuala eta jenio bizikoa izatearen ospea zuen, eta horretan ez zuen hutsik egin, esku-programa haizagailu gisa astintzen zuen entzule bat lotsarazi baitzuen, besteak beste, gurua distraitzen zuen aitzakian. Eskenaratzeaz ikasi genuen zerbait, zierto: taburete bat eta bulegoko larruzko aulki erosoa txandakatu zituen oinez ibiltzeaz nekatu zenean,... Gehiago irakurri