Gidoilarien gurua
Duela zenbait aste, gidoilarien gurua, Robert McKee izan genuen Bilbon bisitan. Jakinmina handi samarra zen profesioko jendearen artean, baina ezin esan erabat ase gintuenik. Robert McKeek zortzi orduz hitz egin zuen Bilboko EITBren egoitzan, berrehuna euro ordaindu genuen berrehun inuxenteren aurrean: telebistaren etorkizuna ardatz izatea espero zen, baina McKeek –amerikar petoa dela argitu beharrik ba al dago?– bere liburuaren bariazioak (gazteleraz El guión; biblia laranja hori) besterik ez zituen ekarri. Puntuala eta jenio bizikoa izatearen ospea zuen, eta horretan ez zuen hutsik egin, esku-programa haizagailu gisa astintzen zuen entzule bat lotsarazi baitzuen, besteak beste, gurua distraitzen zuen aitzakian. Eskenaratzeaz ikasi genuen zerbait, zierto: taburete bat eta bulegoko larruzko aulki erosoa txandakatu zituen oinez ibiltzeaz nekatu zenean, late-showetako katilua eskuan... Leer más
Jerry Seinfeld eta autofikzioa
Jerry Seinfeld, Woody Allen legez, Stand Up Comedy jeneroak ezagun egin zuen komediantea da. Stand Up komedia(umoregile bat zutik, bakar-bakarrik, eguneroko bizitzarekin lotutako pasadizo labur barregarriak aletzen), New York iparraldeko Catskills mendietako hoteletako tabernatan sortu zen, larunbat arratsetan komunitate judutarra entretenitzen zuten aktoreen bakarrizketa zorrotz eta sarkastikoak boladan jarri zirenean. Handik Manhattanera hedatu ziren, eta Manhattanetik mundura.
Jakina da AEBetako gizartea trebea dela edozein produktu masiboki merkaturatu aitzin irtenbide komertzialak aldez aurretik neurtzeko sistemak asmatzen, eta horren adibide da zutikako komedia mota hau: klubetako entzulegoa probaleku aparta zen umorearen eltzea sutan jartzeko. Zuzeneko publikoaren azterketa gainditurik (kasu honetan antzerkia baino askoz ere merkeagoa zena: hitza da bakarlari... Leer más
“Doctor en Alaska” berrikusiz
Estimatzekoa da DVDei esker garai bateko telesail zaharrak berriro ikusteko aukera izatea. Nostalgiak eramaten gaitu batzuetan haiek erosi eta berrikustera, eta litekeena da, gure memoriaren traizio edergarria medio, tarteka zaputzaldi galantak hartzea ere. Ez zait halakorik gertatu “Doctor en Alaska” (Northern Exposure) telesaila berbisitatu dudalarik. Alderantziz, oroitzen nuena baino are hobea iruditu zait. Espainiako Telebistako bigarren katean ordu txikietan ematen zuten hura telesail erabat literarioa zen akordua banuen ere, berrikustean ohartu naiz oroitzen nuena baino literarioagoa dela: ipuinez, ahozko tradizioarekiko zordun diren istorio harrigarriz eta fabulaz beteriko telesail honetan, etengabeak dira sorkuntza prozesuari, zinemari, arteari eta literaturari egindako keinuak. Pertsonaiak trebeki daude eraiki eta pentsatuak, judutar leinuko Joel Fleischmann... Leer más