Harkaitz Cano Lasarte-Orian jaio zen 1975ean. Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Silueta (2025), Fakirraren ahotsa (2018) eta Twist (2011) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia, Neguko zirkua (2005) eta Beti oporretan (2015) ipuin bildumak argitaratu ditu, besteak beste. Norbait dabil sute-eskaileran (2001), Pozaren erdia (2022) eta Ulu egiteko bolondres bila (2023) poemarioen egilea ere bada. Irati Jimenezek Mecanografiak (2018) antologia apailatu zuen bere narrazio laburrekin.

Telebista eta komiki gidoilari gisa aritua, zinema eskolak eman izan ditu EQZEn eta Chicagoko Unibertsitatean. Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Allen Ginsberg eta Raymond Carver euskaratzeaz gain, bera arduratu izan da eskuarki bere lanetako zenbait gaztelaniaz jartzeaz.

Lau bider eman diote Euskadi Saria eta beste horrenbestetan Espainiako Kritikarena. Twist eta Fakirraren ahotsa nobelekin 111 Akademia aipamena ere erdietsi zuen. Galiziako PEN Clubaren eskutik Rosalía de Castro saria jaso zuen 2018an. Dozena bat hizkuntzatan irakur daitezke bere liburuak.

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.