Berria auzoan

Etorri nirekin,  
maitea zaitut oso:  
berria naiz auzoan.
Zure lepotik
nahi nuke goxo-goxo,  
bidean biok alai.
Auzo honetan, –paradisuan–,
ez dakit mugitzen:
taupadaka, metronomo bat,  
galeraz  galera.

Etorri nirekin,
nik ez dakit bidea:
berria naiz auzoan.
Kale berriak
dira hauek niretzat,
erakutsi nondik den.
Itsu nabil, makilik gabe,  
bazterrak kolpatzen.
Itsu nabil, gidari gabe,
esku baten bila.

Zenbat zubi zeharkatuta
iritsiko naiz
behingoz, zugana?
Zenbat zubi erre behar ditut
paradisurantz, zenbat,
iluna gainditzeko?
 
Zenbat zubi  
dinamitaz lehertu
beste inor ez heltzeko,  
zugana?
Zenbat zubi,
urik ez badator
nire zapaten petik
batere?  
Zenbat zubi  
zeharkatuta
jiratuko zara
behingoz, nigana?
Zenbat zubi,  
hasi aurretik
baldin banago jada  
zurekin  
zorretan
blai?

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)