Igande betirako
Lagunekin piknika,
horrek asebetetzen nau gaur.
Lagunekin piknika:
intxaur batzuk, sagar otarra.
Egunik luzeena,
argietan argiena da gaur.
Lagunekin piknika:
ez ahaztu, denei abisatu!
Ezkontza lekukoei,
lekuko ezkonduei,
maitale sekretuei,
sekretu maitaleei;
aitaren nobioa
ez dadila faltatu,
ametsetako neska,
eskuraezin zena.
Lagunekin piknika,
horrek asebetetzen nau gaur.
Lagunekin piknika:
ardo gorri, ardo nafarra.
Egunik luzeena,
argietan argiena da gaur,
lagunekin piknika:
ez ahaztu, denei abisatu!
Abisatu guztiei:
hilei eta biziei,
gauzak garbi utzi gaur,
etsai eta lagunei,
Adam eta Evari,
ama santisimari...
Hau da gure aukera
ez utzi aldegiten.
Lagunekin piknika,
horrek asebetetzen nau gaur.
Lagunekin piknika:
botila ron, zer ba, bestela?
Egunik luzeena,
argietan argiena da gaur.
Lagunekin piknika,
ez ahaztu, denei abisatu!
Muxu bana guztioi,
muxu eta eskerrak!
Igandea delako,
etzanda gaudelako,
zelaiaren gozoan,
arbolen itzalpean,
sagarrei koska egin,
zure ezpainei ere bai;
egin dezagun gaur jai,
zuk eta nik ere bai.
Autoa aparkatu
giltzak ibaira bota...
Ez gara itzuliko,
ez gara itzaliko;
igande luzeena,
igande betirako.
Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)