Jolas-parke hutsa

Haurrik gabe dago haurren
jolas-parkea;
txirristra luzea, zurezko kaiola
hondarrez betea.
Biok hemen biltzen ginen aspaldi hartan,
zaldiko-maldiko,
kolunpioetan,
dena geneukan:
gauero, kulunkan biok;  
kulunkan, hari batetik;   
gauero, kulunkan biok;
gauero, kulunkan biok…
goxo-goxo...

Mendi errusiar edo siberiarra?
Galduta genbiltzan, ispiluen gelan
deformatzen ginen.
Talka-autoetan nola, bada, aspertu?
Katu eta xagu
elkarri segika.
Horrela zen lehen:
Gauero, kulunkan biok;
kulunkan, hari batetik.
Gauero, kulunkan biok;
gauero, kulunkan biok...
goxo-goxo...
 
Berriro, kulunkan biok,
izuen tunelaz barrez.
Tarteka, pozez negarrez.
Ezjakin, hari batetik
zintzilik  ginela,
zintzilik han.

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)