Lagunen mina

Gaztetan bada mila lagun,
nonahi dago bat;
laguntzeko prest beti denak:
lau lagun ginen gu.

Gaztetan bada mila lagun
barrez lehertzeko.
Denborak higatzen du dena
harririk harri.
Lau ginen, lau lagun on:
bat zen hiriz aldatu.
Lau lagun, hiru orain...
nork daki?
Bi gero,
bi baino ez...
errepidean behera
marrak irentsi nahian
faroen argitan,
deusen beldurrik gabe...
bide bakartietan;
hiru lagun,
bi edo
bat gero...

Non daude lagun zaharrak
barre egiteko?
Izenak
ahaztu egin ditut
lagun haienak.

Lagun min ginen baina,
jada ez dut sentitzen
minik ez, haiengatik
lagun min, minik ez.
Bi ginen, gero bakar,
akaso, erdia.
Lagun bat bakarrarekin
nola egin gerrilla?
Gerrilla?
Ezin da!

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)