Zaldiak, denbora
Zerumugan bizi
da, beraz inon ez,
zu hara heldu
orduko, urtu dena lez.
Harea-erlojuetan,
jada ez dago,
Hatz puntarekin
ere ez duzu atzemango.
Haize boladak
bidea marraz
dezan utziko
dugu, nahas-mahas.
Entzun orduko,
pasa da xarma,
esan orduko,
akabo.
Norbaitek esan
zizun, “beti da garaiz”.
Norbaitek esan
zizun, “beti berandu”.
Ferrarik gabe,
uhalak aske,
tximak airean,
dihoan zaldia.
Iparra
hegoan dauka eta,
hegoa berriz, non
da?
Iparraldean edo
are urrunago…
Zerumugan bizi
da, beraz inon ez...
Music: Juantxo Zeberio (Tenpora)
Listen to the song here.