Beltzaren koloreak

Azaroak 06, 2016

Izan gaitezen errealista: duela zortzi urte Obama presidente egin zuten arrazoietako bat Frank Shepard Fairey (aka Obey) artistaren irudi serigrafiatua izan zen. Che Guevarari Kordak ateratako erretratua gogoan, grafiti espraiagarri bihurtu zuen. Plantila hura AEBetako banderaren koloreekin zipriztindu eta Hope hitza jarri zion gero azpian. Hiruehun mila eranskailu eta milioi erdi poster inprimatu zituen bere kasa (hala dio artistak, “bere kasa” egin zuela), gerora nazkatzeraino errepikatu eta parodiatu den irudi presidentziala eraikitzeko. Sutautsa bezala hedatu zen irudi hura kamiseta, txapa eta abarretan. Horratx, Obamaren paradoxa tragikoa: hautatu bitartean jo zuela goia. Presidentegai beltz batek 2008an lor zezakeen gauzarik handiena esklabuek eraikitako Etxe Zurira     iristea zen, sinbolo bilakatzea. Eta lortu egin zuen.

 Maitagarrien ipuin bat? Gauza... Gehiago irakurri

Sormenaren kontra

Maiatzak 21, 2016

“Kontraesanak sortu izan dizkit inork ni poetatzat jotzeak;/ baldin eta Robert Lowell poeta bada, nik ez dut poeta izan nahi;/ baldin eta Robert Frost poeta bazen, nik ez dut poeta izan nahi;/ Sokrates poeta bazen, aldiz, prest nengoke birritan pentsatzeko”. David Antinen hitz horiekin hasten da Kenneth Goldsmithen Uncreative Writing (Escritura no-creativa, Caja Negra, 2015), idazle ofizioari angelu askotatik begiratzen dion saiakera. Goldsmithen aburuz, “sormena” bera baino garrantzitsuagoak dira transmisioa eta elkarrizketa, eta, mamia sortzeari baino gehiago erreparatu beharko genioke testuinguruari. “Kontestua da eduki berria”, dio Goldsmithek. Moztu eta itsatsi. Jarri eta kendu. Birziklatze estrategiak, finean, Douglas Houebler artista kontzeptualak 1969an idatzitakoari jarraiki: “Munduan bada jada aski objektu interesgarri, ez dut nik berririk... Gehiago irakurri

DFW, ozeanoetan zarena

Otsailak 27, 2016

Turisten itsasontzi batean sartu eta zazpi gaueko bidaldi karibearra egitera gonbidatu zuen Harper´s aldizkariak David Foster Wallace, kronika baten truke. Kronika luzatu egin zitzaion, ordea, eta enkarguz egindako lana behar zuena bere liburu estimatuenetakoa bihurtu zen. Pasazaite argitaletxearen ekimenez eta Danele Sarriugartek trebeki itzulia, euskaraz irakur dezakegu orain Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat. Bai luzeragatik eta baita gaiari heltzeko moduagatik ere, gure artean landu ez den muturreko kazetaritza ariketa subjektibotzat har daiteke lan hau; edo bisitatzen dituen lekuei buruz hitz erdirik ere esaten ez duen bidaia-literatura diletantearen adartzat. Esperientziaren literatura: norbere burua leku deseroso batean ipiniz gero sortzen den talka diaristikoa, nobela bat bezala irakurtzen dena.

  DFWen begirada beti da... Gehiago irakurri

Izotzaren gordelekuetan barrena

Urtarrilak 16, 2016

Mendiko materialez inguraturik topa dezakezun liburu horietako baten traza du, azalari erreparatuta, Juanra Madariagaren Espedizioa liburuak. Engainagarria da, ordea, egileak berak Shisha Pangma irrikatuari ateratako argazkia. Hau literatura da, eta ez nolanahikoa. Izan ere, alpinista izateaz gain, poeta bikaina ere bada Juanra Madariaga. Soslai berezia? Ez hainbeste: asko izan dira espedizioetan liburu kuttunak bidaide izan dituztenak. George Malloryk, Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera eraman zuen Everestera 1924ko espedizioan; Fritz Luchsingerrek, Rilkeren Duiniar elegiak 1983an Shisha Pangmara. Madariagak, Unai Elorriagaren SPrako tranbia hautatu zuen mendi berbererako, bai eta gailurrean pasarte bat bozgora irakurri ere. Testuingurua zer den, hitzen pisua eta zentzua aldatu egiten da altueraren arabera. Horra, muturreko –tontorreko–... Gehiago irakurri