Hiria zer den

27 de Enero 2018

Galdetzen badidate zer den hiria, erranen dut denbora neurtzeko asmatu zen termometroa dela. Edo, zehatzago, metronomo bat. Beharbada, Don DeLillok zioen legez, denbora naturatik aldentzeko modua besterik ez ziren izan ziutateak, taupada berri bat ezartzeko moldea. Hori da hitza, moldea. Honela dio Mathias Énardek Calle de los ladrones eleberrian: “Hiriak bezatu egiten dira, edo, hobe esan, haiek bezatzen gaituzte gu; ongi portatzen erakusten digute, geure oskol atzerritarra galtzen dugu haietan; geure gainazal dorpea erauzten digute, funditu egiten gara ziutatearekin, hiriek haien itxura eta borondatearen arabera zizelkatzen gaituzte;  geure une hartara bitarteko portaera baztertzen dugu, gorantz begiratzeari uzten diogu apurka-apurka, ez dugu jada metro geltoki batera sartzean zalantzarik egingo, kadentzia aproposa geureganatuko dugu, erritmo onean goaz. [...] azkenerako,... Leer más

Ponte en tu tarta

26 de Noviembre 2016

Moyua plazako armarri frankistari arranoa kendu-ez-kendu eztabaida ez da berria. Behin kentzen hasita, jakina, erauzketa nork ordaindu behar duen ebaztea izaten da kontua,  eta kasu honetan Espainiako Gobernuaren aurrekontuen barruan sartu behar ei dira lanak (ironikoa litzateke Espainiako Ogasun Agentziaren egoitza izanik euskal erakundeak arduratu behar izatea harrapakariaz, egia esan). Kultura Ministerioko teknikarien txostena aipatzen duen albistea irakurrita, armarri bat kentzeaz baino, laparoskopia bidez tumore bat erasotzeaz ari garela lirudike: “ikurraren zati batzuk kentzea iruditu zaie aukera egingarri bakarra. Ziur ez dauden arren, uste dute elkarri lotutako zatiek osatzen dutela eskultura. Hala, armarriaren inguruan dagoen San Joanen arranoa kenduko dute: goiko aldetik burua, alboetatik atzaparrak, eta behetik buztana. Koroa ere kenduko diote, ez delako... Leer más

Idazmakinak: binilo berria?

05 de Julio 2014

Garai batean bazen zerbait idazmakinaz idaztea. Zenbat aldiz ez ote dugu Paul Auster ikusi, bere Olympia makinarekin? Cormac McCarthyk kontatu ohi duenez, Olivetti Lettera 32 bat erabili zuen hamarkada luzetan, noizean behin hautsa kentzea baino mantenu gehiagorik eskatzen ez ziona. Ez zuen, gainera, McCarthyk leku aratz eta garbietan lan egiten, hain zuzen: Suttree nobelako pasarte asko, Tennesseeko abeletxe batean idatzi zituen, txerriz inguratuta. Txirrindulariek bizikletekin bezala, idazleak idazmakinekin agertu behar argazkietan. Hala zen legea.  Izenetik bertatik hasita (Smith Corona, Underwood), armekin parekatzen ziren sarri idazmakinak –Remington etxeak, izatez, biak fabrikatzen zituen–.

Brian Awehalik horrela idatzi du duela zenbait aste East Bay Express astekarian:  “Idazmakinekiko interes berritua ez da moda kontua bakarrik. Eguneroko martxa... Leer más

Badiako kaian eserita

07 de Junio 2014

San Francisco AEBetako hiririk europarrena dela esaten didatenean ez dut deus ulertzen. Europaren idealizazio batetik abiatzen da akaso uste hori? Oinez ibiltzea posible ez ezik atsegina da hemen, jende asko  dabil bizikletan, Citizen Chain bezalako hitz-jokoak dituzten bizikleta-dendak daude (“Rosebud was a bike”), garraio publikoa txukuna da, ardoaren kultura handia dago eta jendeak kafetegiez, zuzeneko musikaz eta bizitzaz gozatzen duela dirudi lehen begiratuan... Baina zertaz ari dira zehazki Europaz ari direnean? Euskal mendizaleak mendian gurutzatzean bezala, halaxe diosal egiten diote elkarri hiritarrek ezezagunei. Hirugarren egunetik aurrera zerorri hasten zara, nahi gabe, auzoei diosal egiten. Kutsagarria da. Irribarre egiten dizute kalean eta ez dirudi fake bat denik. Dolarraren pultsua ez da New Yorken bezain nabarmena, zerbitzariek ez dute propinaren ehizan hain modu... Leer más