Sedimentazioa
Pablo Sastreren Gauzen presentzia saiakera ederra amaitu eta sedimentazioa da
burura datorkidan lehen hitza. Sedimentazio luzeko liburua dela. Eta
sedimentazio luzeko liburu gutxiegi ez ote ditugun. Ez ote den derrigorrezkoa sedimentazioaren
luxua ematea idazten dugunari: hots, geure buruari denbora ematea. Eta Pablo Sastre
irudikatu dut, etxean pilatutako egunkari txatalak, liburu azpimarratuak eta
fotokopiak sailkatzen. Urteak daramatzate ziur aski egunkari txatal horietako batzuk
mahaian pilatuta. Horietako askok ez diote jada ezertarako balio. Moztu
zituenean bai, gogotsu moztu zituen, baina orain ez du oroitzen egunkariaren
zein aldetako albisteagatik moztu zituen ere: bota ditu zaborretara. Hautatu
ditu bakar batzuk, ordena eman die, bere iruzkinekin osatu, liburu bihurtu ditu
hilabeteen buruan. Sedimentazio luzeko liburua, presaren antipodetan idatzia. Eta
ez ditzagun...
Leer más