Ñabardurak eta xehetasunak

02 de Enero 2010

Ludwig Hohl idazle suitzarra 1904. urtean jaio zen eta hogei urte baino gehiago eman zituen Genevako soto batean bizitzen, baldintza miseriazkoetan. Narrazioak eta poemak idazten hasi bazen ere, aurki baztertu zituen biak, 1980an hil arteraino landuko zuen jeneroari kementsu ekiteko: apunteari. Apunte soila ere aparteko jeneroa baita, bere horretan, eta liburuak iPhone eta antzeko gailuetan irakurtzera kondenaturik gaudela dirudien honetan, ez litzateke inoren kalte formatu txikiko pentsakizun edo aforismoak homeopatikoki geure dieta telefoniko-literarioan txertatuz joatea.

Ikusgarriak dira Ludwig Hohl bizi zen soto ospelean hartutako argazkiak: arropak zintzilikatzeko pintzak erabiliz, zientoka orrialdek betetzen zuten bere bizilekua, soketan buruzbehera lehortzen jarritako alkandora zuriak bailiran apunte pila haiek. Aforismo, apunte eta otupenak idazteaz aparte, haiek ahalik... Leer más

Polipoesia

19 de Septiembre 2009

Polipoesiaz hizketan hastean, zaila da txistea saihestea (horren ordez, txistea ongi kontatuta dagoen leku baten oihartzuna jasotzea onena: bilatu Google-en “Mantxi Antzuolan” eta ulertuko duzue zertan den kontua).

Izan ere, batzuetan zalantza sortzen zait hitzak diren zentzua galtzen dutenak edo gu geu ote garen nekatu eta hitzen zentzuaz aspertzen garenak. “Hitzen nekea” espresioa zilegi ote da? Modak ere badira, jakina: halako hitz sinpatiko jausten da jendartean eta barra-barra hasten gara leku guztietan entzuten, jendea aspertu eta hitz hori erabiltzeari uzten dion arte. Gogoratzen da apika inor “apika” hitzarekin? Izan zuen bere sasoia; orain efektu literario retro bat sortzeko soilik baliatzen dugu. Boladaz kanpo hitz hori entzuten dugularik inoiz, aurreko denboraldiko kolore eta arropekin jantzitako koitaduari bezala so egiten zaio, goitik behera. Gero, maliziaz... Leer más

Izan Amish

29 de Agosto 2009

Anton Txekhovek, gizakiak hiru bide ezberdin zituela aipatzen zuen: “eskuinekoa hartuz gero, otsoek jango zaituzte; ezkerrekoa hartuz gero, zerorrek jango dituzu otsoak; erdikoa hartzen baduzu, ostera, zeure burua irentsi beharko duzu”. Yahooko chat zerbitzuak, beste hiru modutan klasifikatzen du zibernauta: available, busy, invisible. Norberak aukeratu behar hiru  horien artean: autoerretratua egitearen pareko ariketa. “Available” klikatuz gero, irekitasun bat adierazten dugu, jendetasuna eta eskuragarritasuna, baina nahas daiteke baita ere halako erruki eta mimo eskaera desesperatu batekin ere: “Hel niri! Idatz iezadazu, arren!”. “Busy” aukera da hiruen artean arbuiagarriena, dena den: “hor nago, baina eskuraezin”... Teknika hori, film beltzetan barratik destainaz begiratzen ziguten neska zangoluze distantearen parekoa da, beren burua nabarmendu nahi dutenek erabiltzen... Leer más

Bye bye, Jacko

25 de Julio 2009

Denbora neurtzeko era bat da tango zaharraren hitzei kasu egin eta “hogei urte ez dira ezer” esatea, eta denbora neurtzeko beste era bat da esatea: “aspaldian, gazte eta berdeak ginela, eta Michael Jackson beltza artean”. Ez nintzen ni hamar-hamabi urterekin Otis Redding entzuten zuenetarik. Hori beranduago izango zen. Otis Reddingengana Stevie Wonderrek eraman ninduen. Stevie Wonderrengana Michael Jacksonek. Van McCoy, Diana Ross, Marvin Gaye, Etta James, Solomon Burke, Bobby Womack... Zintzoki esan behar dut: musika beltzera sartzeko atea izan zen Jackson. Kirol oinetako zuriak janzten genituen, break dancearen garaiak ziren: zoruan marmol puska bat zuen edozein etxe-atari bilakatzen genuen dantzaleku. Orpoaren gainean ziba bat bezala jiratu eta atzeraka oinez ibiltzen saiatzen ginen. Horregatik liluratu gintuen beharbada Michael Jacksonek: aurrerantz zihoan itxura egin arren,... Leer más