Deadwood

15 de Enero 2011

Hari buruz tesi mardula idatz daitekeen beste telesailetako bat dugu Deadwood western ederra, oraingoan ere, sarean edo dvd formatuan baino eskuragarri ez duguna, geure telebista kateen programazio irizpide trebeei esker. CNN+ (“errealitatearen” kontaketa) Gran Hermano 24h kateak (tele-errealitatearen kontaketa) ordezkatu izana dugu Espainiako estatuko spaghetti-westernaren azken sintoma. Jende askok pena adierazi du informazio katearen itxieraren berri izanda, baina nago garai bateko ezkerreko euskal alderdi politiko batekin gertatzen zen gauza beretsua gertatu dela CNN+ katearekin ere: jendeak arrazoia ematen zion, botorik ez, ordea. Baina hori beste western bat da...

XIX. mendearen amaieran girotuta dago Deadwood eta izen bereko asentamentu baten lehen pausoak erakusten zaizkigu bertan, inongo western klasikotan azaldu izan zaiguna baino askozaz ere modu gordinagoan. Ezerezetik herri... Leer más

Yahooren alde eta kontra

11 de Diciembre 2010

WikiLeaksekin dantzan ibili garen egunotan, saihestezina da sarean gertatzen diren hainbat konturi buruz serioski pentsatzea: zenbateraino diren kontu hauek denak salaketa eta zenbateraino esku beltz bati unean-unean komeni zaizkion ke-errezelak. Askatasunean datza gakoa, edo zehatzago, askatasun falta baten susmoan. Zenbateraino dira aske estatuetako presidenteak erabakiak hartzeko garaian? Zenbateraino gara aske gu? Sarean erabiltzaile soil naizen aldetik, nire mezuak eta pribazitatea zelatatuta ote dauden susmoak baino gehiago arduratzen nau web batetik bestera egiten ditudan osteratxoak nik uste baino “bideratuagoak” ote dauden sentipenak. Alegia, ez nauela hainbeste kezkatzen norbaitek nondik nora nabilen kontrolatzeak, baizik eta nagoen lekuan –ni enteratu ere egin gabe– beste norbaitek ipini izanak. Zein neurritan dago gure webgunerik webguneko ibilaldia... Leer más

Ezkontza baterako kantuak

20 de Noviembre 2010

Tesi baterako eman lezake ezkontzetan jartzen den musikak. Otorduaren osteko festako kantuez ari naiz, jakina, nahiz eta zeremoniaren baitako Ave Mariek eta bertso sortek ere soka luzea ekarriko luketen. Deigarria da, esate baterako, Galizian galizieraz zein kantu gutxi jartzen dituzten, bai eta, oro har, belaunaldikide bat Madrilen ezkontzen delarik, movida ospetsutik haiek salbatu dituzten kantuen zerrenda gurea baino askoz luzeagoa dela ikustea ere: Leño eta Mamá bezalako taldeak nekez jarriko genituzke gurean (Los Inhumanos, Hombres G eta Alaska geure subkontziente emotibo-ganberroan ongi finkatuta egon arren). Demagun hiru ezkontzatan izan naizela oso denbora gutxian, eta hirutik hirutan entzun dudala kantu bat, berdin Galizian zein Donostian (Shakira eta Michael Jackson aurrikusgarriak aparte utzita). Zein ote? Harrigarri samarra izan arren, Sarri sarri da... Leer más

Mad Men

11 de Octubre 2010

Jaso dituen Emmy sariak dira gutxienekoa,  Mad Men da AEBetako fikzioaren itsasargi berria. Tximinia berria esan behar genuke agian, tabakoaren keak bertan duen presentzia demasekoa ikusita. Noizbait lehertu behar zuen nikotina erreprimitu horrek guztiak. Telesail honek mendekua hartzen die debeku guztiei. Apenas dagoen sekuentziarik zigarro bat pizten ez dutenik eta ez dira bi minutu pasatzen pertsonaietako batek bere buruari ipurdi zabaleko edontzian pattar txorrotada luzea atera gabe (bizioak uzteko trantzean zaudetenok, ez inguratu). Ipurdi zabalez mintzo garen honetan, bestalde, ez dira edontzietakoak bakarrak: Joan idazkariaren papera jokatzen duen Christina Hendricksek, desira kolektiboaren subjektu berri bilakaturik, zoratzen dauka mass-media eta dantzan darabiltza heterosexual zein homosexual amerikarrak –bada Cher berria bataiatu duenik–.  Baina ez dira aldizkari friboloak... Leer más