Crowdfunding: Santa Eskean?

02 de Junio 2012

Mezenas handien faltan, gora dator mikro-mezenasen aparra. Gure artean, bi baino ez aipatzearren, formula horren aldaki ezberdinak erabiltzen ari dira Kerobiaren hurrengo diskoa ekoizteko eta “Barrura begiratzeko leihoak” filmaren kostuak ordaintzeko. Betiko auzolan kooperatiboa, baina sare birtualen bidez sustatua eta erraztua. Diru-bilketa hau, baina, sofistikazio maila ezberdinetakoa izan daiteke. Eta eskaintzen duena ere halaxe, ezberdina da kasuan kasu. Sarean topatu dudan bitxienetako bat, Clem Snide taldeko abeslari Eef Barzelayrena izan da. Musika aldizkariek goratua eta Death Cab For Cutie bezalako taldeek maitatua izanagatik, Clem Snide ez da inoiz talde masiboa izan. Benetako talde indie bat, beraz, Bilbon eta Donostian behin baino gehiagotan bisitatu izan gaituena, aldiro une gogoangarriak utziz. “Songs for Mary” izeneko diskoa autonomia askiz eta disketxeen... Leer más

Oilo ipurdia

18 de Febrero 2012

Harritzekoa ere ez da Regina Jose Galindo artista (Guatemala, 1974), performer bilakatu aurretik  poesian aritu izana. Haren ekintzen izenburuak ikusi besterik ez dago: El cielo llora tanto que debería ser mujer, Mientras ellos siguen libres, No perdemos nada con nacer… Ekintza bati edo liburu bati, poema bati edo koadro bati izenburua jartzea aski baliatzen ez dugun aukera limurtzailea da. Bataioaren magia horrek testuinguru bat edo kontrapuntu ironiko bat eman diezaioke lanari, gero datorrena gutxietsi edo goratu; datorrena indartu dezake, egia, baina baita hari kontra egin ere (askotan gertatzen da, liburu/poema/koadro baten gauzarik onena izenburua izatea… Izenburuz osatutako katalogoak osatzeko gogoa pizten zaigu halakoetan. Zer egin, bestalde, etengabe bururatzen zaizkigun obrarik gabeko izenburu umezurtz horiekin?).

1999. urtean zubi batetik zintzilik poemak errezitatzen hasten... Leer más

Twist Booktrailer

30 de Noviembre 2011

Txirrindularien tribua

29 de Octubre 2011

Lantzean behin txirrindulari bat hiltzen da bide bazterrean eta ahoa betetzen zaigu errepidearen epikari buruz hizketan, J.A. Bardem zaharraren Muerte de un ciclista filma gogoan. Uda etortzen denean Fernando Fernán Gómezen Las bicicletas son para el verano berritzen dugu urtero, izenburua filma bezain ona duen Espainiako Errepublika garaiko loraldi laburraren isla malenkoniatsua den antzezlana, gero egileak berak film bilakatuko zuena. Eta nola ahaztu, Verano azul telesaileko sintonia txistukaria, belaunaldi oso baten eguzkipeko aisialdia pozkidaz markatu zuena. Harrigarria ere bada bike-movie gehiago ez izatea, tarteka belgiarrak eta frantsesak saiatu saiatzen diren arren (Le vélo de Ghislain Lambert, kasu), esan liteke egin gabe dagoela txirrindularitzari buruzko film “definitiboa”. Zineman bakarrik ez, literaturan ere fruitu oparoak eman ditu txirrindularitzak; urrunago... Leer más